Burger King logoaren aldaketa. Iturria: Burger King
Oraindik ez zara ohartu? Burger Kingek bere irudia aldatu du 20 urte baino gehiagoren ondoren. Iraunkortasunarekin, osagaien kalitatearekin, bezeroaren esperientziarekin eta digitalizazioarekin duen konpromisoari erantzuten dion irudia da logo berri hau. Oraingo logoa aurrekoaren oso desberdina ez bada ere, gaur egungokoagoa eta minimalistagoa dela nabaritzen da; markak bere ‘Whopper’ hanburgesa ospetsuan aurkitu du inspirazioa, laranja koloreko ogitxo txigortu biren artean "Burger King"-ren letra gorriak hanburgesa moduan aurkeztuz, eta alde batera utziz aurreko logoak zuen kurba urdina (artifizialaren irudia ematen baitzuen). Hala ere, gezurra badirudi ere, logo berri honek 1969 eta 1999 artean markak erabili zuen logoaren antza du, ia berdina dela ez esatearren.
Burger King logoaren eboluzioa. Iturria: 1000marcas.net
Burger King-ren irudi-aldaketa logotipoan ez ezik, uniforme berrietan ere oinarritu da. Uniforme horiek erosoak eta sinpleak izaten jarraitzen dute, baina, aldi berean, estilo modernoagoa dute; gainera, uniformeen koloreak ‘Whopper’ -ean inspiratuta daude. Horretaz gain, Burger Kingek publizitate-kanpainen irudia eta elikagaien bilgarriak birdiseinatu ditu ere, janaria zaporetsua edota kurruskarria bezaladeskribatzen duten adjektiboak erabiliz, eta baita Cachetejack enpresa espainiarrak sortutako ilustrazio dibertigarriak erabiliz.
Burger Kingren identitate bisual berria. Iturria: Burger King
Eukene Diaz Gardeazabal
No hay comentarios:
Publicar un comentario