Mostrando entradas con la etiqueta 2021. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2021. Mostrar todas las entradas

martes, 27 de abril de 2021

Ehundaka "Josh"-en borroka, euren izena mantentzeko

Orain dela urtebete, 2020ko apirilaren 24an, Josh Swain izeneko ikasle batek, konfinamenduan aspertuta zegoelarik, talde batean aurkitu ahal izan zituen “Josh” izeneko pertsona guztiak batu zituen talde batean, eta benetako Josh Swain-a nor izango den erabakitzeko borroka batera desafiatu zituen.

                                             2020-04-24: Facebook taldearen sorrera

Hasieran txantxa bat baino ez zen izan, baina Twitterren publikatu zuenean, biralizatu egin zen. Urtebete geroago, jendeak Josh Swain-ek egindako promesa gogoratzen zuen eta hura betetzeko eskatzen zuen.  Beraz, Josh Swain-ek ekitaldiaren informazioa publikatu zuen webgune batean, atzerako kontaketa batekin batera. Koordenatuak aldatu behar izan zituen ere, hasieran zoriz baserri baten koordenatuak jarri zituelako, eta ez zuen nahi jendea gizon baten jabetza pribatuan sartzerik. 

                                         Gizonaren baserrian jarritako "mezua", koordenatu berriekin

Gainera, "Josh originalak" Interneteko boterea erabiltzea erabaki zuen haur-ospitale batentzako dirua biltzeko. Ekitaldia gertatu baino ordu batzuk lehenago, dagoeneko 6.400$ bildu zituzten. Horrez gain, "borrokara" joango zen jendeari elikagai-bankuentzat janaria ekar zezaten eskatu zioin.

Pasa den larunbatean, 2021ko apirilaren 24an, herrialde osoko Josh-ak Lincoln-en (Nebraska) parke batera joan ziren, “igerileku-txurroen battle royale”-a egi bihurtzeko. #JoshFight eta #JoshFight2021 hasthtag-ak biralizatu egin ziren. Ekitaldiko momenturik onena zera izan zen: “Battle Royale”-ko irabazlea, eta ondorioz, Josh legitimoa (“The Ultimate Josh”), Lincoln-eko 5 urteko ume bat izan zen.





Hau guztia gutxi balitz, Google-k “Legendary Josh Battlefield” bezala izendatu du #JoshFight-a izan den kokapenean, eta dagoeneko 10.000$ bildu dituzte.






Malen Basañez 


jueves, 22 de abril de 2021

Burger King-ren irudi berria


Burger King logoaren aldaketa. Iturria: Burger King

Oraindik ez zara ohartu? Burger Kingek bere irudia aldatu du 20 urte baino gehiagoren ondoren. Iraunkortasunarekin, osagaien kalitatearekin, bezeroaren esperientziarekin eta digitalizazioarekin duen konpromisoari erantzuten dion irudia da logo berri hau. Oraingo logoa aurrekoaren oso desberdina ez bada ere, gaur egungokoagoa eta minimalistagoa dela nabaritzen da; markak bere ‘Whopper’ hanburgesa ospetsuan aurkitu du inspirazioa, laranja koloreko ogitxo txigortu biren artean "Burger King"-ren letra gorriak hanburgesa moduan aurkeztuz, eta alde batera utziz aurreko logoak zuen kurba urdina (artifizialaren irudia ematen baitzuen). Hala ere, gezurra badirudi ere, logo berri honek 1969 eta 1999 artean markak erabili zuen logoaren antza du, ia berdina dela ez esatearren.

Burger King logoaren eboluzioa. Iturria: 1000marcas.net


Burger King-ren irudi-aldaketa logotipoan ez ezik, uniforme berrietan ere oinarritu da. Uniforme horiek erosoak eta sinpleak izaten jarraitzen dute, baina, aldi berean, estilo modernoagoa dute; gainera, uniformeen koloreak ‘Whopper’ -ean inspiratuta daude. Horretaz gain, Burger Kingek publizitate-kanpainen irudia eta elikagaien bilgarriak birdiseinatu ditu ere, janaria zaporetsua edota kurruskarria bezaladeskribatzen duten adjektiboak erabiliz, eta baita Cachetejack enpresa espainiarrak sortutako ilustrazio dibertigarriak erabiliz.


Burger Kingren identitate bisual berria. Iturria: Burger King



Eukene Diaz Gardeazabal



martes, 6 de abril de 2021

Sare sozialez hausnartzen

2021. urtean sare sozialek berebiziko garrantzia hartu dute. Urteak aurrera egin ahala, geroz eta gehiago murgiltzen gara sarean. Zehazki, bataz beste 6 ordu eta 57 minutu igarotzen ditugu interneten egunero, eta sare sozialetan 2 ordu eta 25 minutu. Horrek, baina, baditu alde onak zein txarrak. Esaterako, norbanakoen arteko komunikazioan aurrera pauso handia izan da. Kontrara, erosotasun faltsu bat eman ohi dute, eta gaur egun horiek gabe bizitzea ezinezkoa dela iruditzen zaigu. 


Sare sozial ezagunak
Horretaz gain, sareak sortzen duen errealitatea eta bizi duguna guztiz bat ez datozela esan dezakegu. Hau da, sare sozialetako ika-mikak ez dute beti eragin berbera izaten gizartean. Izan ere, gizarteko sektore guztiek ez dituzte eremu (Instagram, facebook…) berdinak partekatzen. 






Beraz, antzeko erremintak, izan interneta edo sare sozialak, eraginkortasunez erabiltzea premia handiko erronka da. Horregatik, gure alea jartzeko unea da.



Aitor Gurruchaga