Mostrando entradas con la etiqueta Zinema. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zinema. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de abril de 2021

Anya Taylor Joy "koloreko pertsona" bezala kalifikatu zuen Variety aldizkariak

Anya Taylor Joy aktoreak Urrezko Globo sari bat eskuratu zuen bere lan apartagatik, Beth Harmon pertsonaiari bizitza ematen "Gambito de Dama" telesailan. Gertakari honen harira makina bat artikulu idatzi ziren aktorearen inguruan. Hala ere, batek eskuratu zuen zalaparta handiena, "Variety" aldizkari ospetsukoak, hain zuzen ere. Bertan, aktorea "kolorezko emakume" (woman of color ingelesez) bezala kalifikatu zuten. Aktorearen deskripzioak asaldura handia eragin zuen sare sozialetan. Azkenean, aldizkariak artikulua aldatu behar izan zuen. Gainera, argitu behar izan zuen aktoreak bere burua "Latino zuri" bezala deskribatzen duela bere burua. 

Anya Taylor Joy Miamin jaio zen, baina Argentinan igaro zuen bere haurtzaroa sei urte bete zituen arte. Ondoren, Londresera joan zen bizitzera eta gaur egun, mundutik dabil bere lanaren beharren arabera. Bere aita Argentinarra da eta sustrai eskoziarrak dauzka, bere amak berriz, sustrai ingeles eta espainiarrak dauzka. Aktoreak leku askotatik datorrela aitortu badu ere, bere kalitatea eta bizitzarako jarrera Argentinatik datorrela esan du.  Gainera, harro sentitzen dela Argentinatik etortzeaz ere argi utzi du.    

Hainbat Estatubatuarren ikuspuntutik, Latinoa den norbait ezin daiteke txuria izan. Estatu Batuetan "koloreko pertsona" izendapena erabiltzen dute guztiz txuria eta Estatu Batuarra ez den norbait izendatzeko: Afroamerikarrak, Asiar-amerikarrak, Latinoak, Espainiako jendea, Amerikako Indio natiboak etab. Hau da, arraza eta etnia minoritarioetakoak diren talde guztiak izendatzeko erabiltzen dute "koloreko pertsona" izendapena, kontuan hartu gabe kultura edo jatorria, talde desberdin guztiak zaku berean sartuz. Horrez gain, argi uzten dute izendapen hori erabiltzeko larruazalaren kolorea ez dutela kontuan hartzen. Izan ere, Anya Taylor Joy-ren larruazalaren koloreari erreparatzen badiogu argi ikus daiteke zein den.


Anya Taylor-Joy 2021eko Urrezko Globo Sarietan

Leire Yue Ortubay 


viernes, 9 de abril de 2021

ZINEMAREN ETORKIZUNA



Pandemia garai hau dela eta, HBO-k eta Disney-k film berrien estreinaldien ikuspuntua aldatu dute. Lehen, film berri guztiak zineman estreinatzen ziren baina Covid-19ak ekarri duen pandemia dela eta zinema areto guztiak itxi egin ziren. Horregatik, ekoiztetxeak eta entretenimendu konpaniak filmak estreinatzeko beste modu bat bilatu behar izan dute.

Honen konponketa haien streaming plataformen bidez aurkitu dute. Pandemian zehar Disney konpania Disney+-en Mulan estreinatzeko arriskua hartu zuten.  Arrakasta izan zela ikusita badirudi filmen etorkizuna hau izango dela. Warner eta Disney-k, biek, bai zineman bai haien plataforman (HBO Max eta Disney+) aldi berean estrainatuko dituztela fimak esan dute. 


Baina kontuz! Film hauek streaming plataformetan ikustea erabakitzen baduzu, baliteke diru gehiago ordaindu behar izana, plataformen harpidetza ez baita nahikoa izango. Badirudi hau zinemaren etorkizuna hau izango dela, gustukoa al duzu?


Uxue Pérez


lunes, 5 de abril de 2021

Parisen duela 6 urte gertatutako atentatuak zinemara salto egingo dute


2015ean hainbat atentatu yihadista izan ziren munduan zehar. Horien artean, Parisko Bataclan aretokoa, 130 hildako utzi zituena. Ramón Gonzalezek idatzitako “Paz, amor y death mental” liburua oinarri hartuta, Isaki Lacuesta zuzendariak “Un año, una noche” izeneko filma grabatu berri du. Bertan, atentatu horien biktima izan ziren baina bizirik ateratzea lortu zuen bikote baten istorioa kontatzen da. Gainera, bizipen horrek handik ateratzean bere bizitza nola aldatu zuen azaltzen du. 


Aktoreen artean, Quim Gutierrez, Natalia de Molina, Nahuel Pérez edo Noémi Merlant dauzkagu. Bestalde, filmaren errebelazioa, aktore bezala debutatuko duen C Tangana abeslariarena da.


"Un año, una noche" filmaren grabazioa


Filmaketa otsailean Bartzelonan hasi zen eta Paris eta Normandiako herrietan jarraitu zuen. Eta martxoan filmaren grabaketa amaitutzat eman zen. Hala ere, 2021. urtearen amaierara arte ez dugu zinema-aretoetan ikusteko aukerarik izango.


Inés Martinez Perez


sábado, 3 de abril de 2021

Liburua irakurri edo pelikula ikusi?

Iturria: centrourbano

Munduan 7 mila milioi pertsona baino gehiago gaudela kontuan hartuz, mota guztietako iritziak eta gustuak daude. Iritzi ezberdinak izateak eztabaidak sortzen ditu eta urteak pasa ahala beti iraun duen eztabaida klasikoenetariko bat liburua vs pelikula izan da. Zeinek ez du inoiz entzun “liburua irakurtzeak gehiago merezi du” esaldia? Edo “pelikulan xehetasunak hobeto irudikatu ditzakezu”? Gustu ezberdinak ditugunez, esaldi hauetarako erantzuna ez da bakarra.


Nik pelikula ikustea eta liburua irakurtzea gomendatzen dut, baina orden bat jarraituz. Lehenengo pelikula ikusiko nuke, horrela pertsonaiak fisikoki ikusi ditzakezu eta haien ezaugarriak eta nortasuna nolakoak diren aztertu. Pelikula amaitutakoan, istorioa asko gustatu bazaizu eta gehiago jakitea gustatuko balitzaizu, liburua irakurtzen hasi. Horrela, pelikulako ekintzak xehetasun gehiagorekin irakurri ahalko dituzu eta gehiago gozatuko duzu. 


Liburua irakurtzen hasten bazara pertsonaien itxura nolakoa den imajinatzen duzu. Baina horrek desabantaila bat du. Batzuei liburua irakurri eta gero pelikula ikusterakoan agertzen diren pertsonaien itxura ez zaie erabat gustatzen, irakurtzen zeuden bitartean beraien buruan haien itxura beste modu batera irudikatu dutelako. Beraz, erabakirik onena pelikula ikustea eta gero liburua irakurtzea dela pentsatzen dut. 


Ainara Irurieta





"Time" dokumentalaren kritika

2021eko Oscarren dokumental onenaren sarirako izendatua izan da eta jada postua eskuratzeko faboritoa bihurtu da.





Sinopsia: Fox Rich borrokalaria, ekintzailea eta sei haurren ama da, eta azken bi hamarkadetan bere senarra kartzeletik askatzeko kanpaina egin du.

Kritika: Asko gustatu zait filma, jendeak esaten duen bezain ona da eta testuinguru honetan oso garrantzitsua da publikoak benetazko istorioak eta borrokak jakitea.

Ikuspuntu tekniko batetik nahiko harrigarria da dokumental bat izateko.

Kamera-mugimenduek (esanahiz eta emozioz beteak bezain sotilak), plano bakoitzaren posizioak eta edizio bikainak, protagonista indartsu eta irmoak bizi duen egoerarekin bat datozen metafora bisualak sortzeko balio dute.

Denbora, lanaren izenburuak ondo adierazten duen bezala, oso presente dago isilune luzeetan, etxeko bideoetan eta espazioa kokatzen duten planoetan (horien osaera ere paregabea baita). Horrek batzuetan denbora motelegi igarotzen dela sentiarazten du, baina nire ustez hori dela bere helburua.

AEBko sistema penalaren aurkako salaketa argia da erretratatutako istorioa. Sistema horrek daukan arrazakeria eta klasismoari salaketa, eta, bereziki, nola eragiten dion familia bati batuta egon arren osorik ez egoteak. Kaltetuek beren egoera argitara ateratzeko eta konpontzeko borroka egiteko egiten duten ahalegina mirespenez eta errespetuz betetzen da.

Horregatik guztiagatik, beste dokumentalak ikusi ez ditudan arren, 2021eko Oscarretan saria irabazteko aukera asko dituen obra da.



Nota: 9/10



Amazon Prime Videon aurkitu daiteke dokumentala, hango originala baita.


Julia Rodriguez Amunarriz



miércoles, 31 de marzo de 2021

 Goya sari ahaztezinak


Goya sarien 35. edizioa martxoaren 6an ospatu zen Malagako Soho CaixaBank Antzokian. Aurtengoan Antonio Banderas aktorea izan zen galaren aurkezle eta zuzendaria, baina pandemiaren eragina dela eta Goya sarien gala berezi eta ahaztezinena zuzendu zuen. "Las Niñas" eta Akelarre izan ziren galako protagonistak, hiru eta bost sari eskuratuta.

166 nominatuak 138 ekipoetan konektatu behar izan ziren nork bere etxetik ekitaldia jarraitzeko.  Eszenatokia  artista gonbidatuek bakarrik zapaldu zuten, notarioak emandako gutun-azalak ireki zituzten 40ek, non sarituen izena agertzen zen. Musika emanaldiak egun batzuk lehenago grabatu ziren, non Nathy Peluso, Vanessa Martín, Diana Navarro eta Aitana aritu ziren. 


Talde osoak eta parte hartzaileek PCR negatiboa eman zuten gala baino 72 ordu lehenago, baina Antonio Banderasek adierazi duenez, osasun neurrien arabera ekitaldia egoerara egokituz joan da eta azken egunean ere gonbidatu batzuk aldatu behar izan zituzten covid-19-a zela eta.


Oso gala hunkigarria izan zen, bizitzen ari garen egoera dela eta; beharbada, ohi baino umore falta handiagoa izan zen, baina pandemiaren biktimak oroitu ziren errespetu handiz.