Mostrando entradas con la etiqueta estreinaldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta estreinaldia. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de abril de 2021

FRIENDS TELESAILEKO AKTOREEN ELKARTZE BEREZIA

Friends telesail famatu eta ikonikoaren protagonistak berriz elkartu dira kapitulu berezi bat grabatzeko. 17 urte geroago, Jennifer Aniston, Matthew Perry, Courteney Cox, David Schwimmer, Lisa Kudrow eta Matt LeBlanc aktoreak batu dira “Friends: The Reunion”-i esker. Atal berezi hau HBO Maxentzat ekoizten dute, telesail arrakastatsuaren ekoizle den talde nagusiak.

Kapitulu berria jatorrizko lokalizazio eta eszenaratzean grabatu dute. Zale amorratuak direnek irrikitan espero zuten telesail honen jarraipena edota berrartzea. Hala ere, aktoreek aitortu dute lagun zaharren arteko topaketa batean oinarrituko dela; horrela bada, gidoirik gabeko atala izango da.

Estreinaldia noiz izango den isilpean gorde badute ere, grabazioa bukatutzat eman dute. Beraz, adi ibiltzea komeni da!


Amaiur Garaizar

miércoles, 31 de marzo de 2021

'Sky Rojo' telesaila, Netflixen azken arrakasta

'La casa de papel' telesaileko sortzaileen lan berriak ikuslegoa harrapatu du



Marka guztiak gainditu ditu Netflix plataformak pasa den martxoaren 19an estreinaturiko telesail berriak. 'Sky Rojo' telesailak hainbat gai interesgarri jorratzen ditu, besteak beste, prostituzioa, sexua, drogak eta genero indarkeria. Alex Pina eta Esther Martinez, 'La casa de papel' arrakastatsuaren sortzaileak dira telesail honen egileak, eta berriro ere lortu dute haien produkzio bat mundu-mailako telesail ikusienetakoa bilakatzea. Estreinatu ondorengo asteburuan Twitter sare sozialean trending topic mundiala izatera iritsi da, eta Netflixeko "Top 1" postuan jarraitzen du oraindik. 

Telesailak ikusleak erabat harrapatzeko arrazoi handienetako bat haren erritmoa izan da. Intriga eta akziozko tramak uztartzen dituzten telesailetan, gutxienez 40 minutuko atalak ikustera ohituta dago ikuslegoa, baina kasu honetan, 'Sky Rojo'-ren 8 atalek 25 minutuko iraupena dute. Oso erritmo azkarra du, eta sekuentzia guztietan akzioa nagusitzen da. Kritikei dagokienez, polemika handia sortu da telesailaren estreinaldiaren ondorioz, eta jorratzen dituen gai gogorren inguruko denetariko iritziak sortu dira. Hala ere, polemikak alde batera utziz, bigarren denboraldia datorren uztailaren 23an estreinatuko dela iragarri du Netflixek.

Mattin Azpiroz Pagola