Mostrando entradas con la etiqueta emakume kirolariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emakume kirolariak. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de abril de 2021

"Las Guerreras" Tokiorako bidean

Pasa den martxoaren 21ean eskubaloiko emakumeen Las Guerreras selekzioak Tokion ospatuko diren Olinpiar Jokoetan parte hartzeko pasaportea lortu zuten. Llírian (Valentzia) eskuratu zuten, bertan olinpiadaren aurreko lehiaketa burutu baitzen. Espainiar taldeak Argentinaren aurka 31-16 garaitu zuen, zailtasun gabeko partidu batean.

Gutxi balitz, eskubaloiko gizonezkoen Los Hispanos selekzioak Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu dute baita. Hori dela eta, bi taldeek Joko Olinpikoetan kointzidituko dute, egoera hau espainiar eskubaloiaren historian laugarren aldiz errepikatuz. Berri oso positiboa da espainiar eskubaloiarentzat, honek frogatzen baitu oinarrian heziketa on bat egiten ari dela nazio-mailan bai taldeetan, bai selekzioetan.

Bata eta bestea, aurtengo udan Tokion lehiatuko dute. Bertan baita, 2019an Las Guerreras selekzioak Munduko txapeldunorde izatea lortu zuen. Txapelketa ikaragarria egin zuten eta finalean aurre egin zioten Holandar talde garaiezinari. Ea Tokiok sortea ematen dion berriz ere espainiar eskubaloiari eta  selekzioek pare bat dominakin itzultzea lortzen duten.



Ianire Mesquita Ansoleaga


martes, 6 de abril de 2021

RAKETISTAK: OSPETSU EZEZAGUNAK

 


Emakume raketistak lehenengo emakume kirolari profesionalak izan ziren, 1917tik 1980ra jokatu zutenak. Garai hartan ez zen emakume hauez hitz egiten, ez baitzegoen ondo ikusita. Horregatik, gaur egunera arte oso gutxi landu den gai ezezagun bat izan da.

 

XX. mende hasieran pilota modalitate ezberdinek indar handia izan zuten Euskal Herrian zein beste leku askotan, Madrilen eta Bartzelonan, kasu. Hau horrela izanik, hainbat enpresarik emakumeak ere pilotara bultzatzea aukera ona izan zitekeela pentsatu, eta hala egin zuten.


Hasieran Euskal Herriko frontoietan jokatzen ahalegindu ziren, baina jendeak ez zituen begi onez ikusi eta Madrilen, Bartzelonan, Balentzian, Sevillan eta Kordoban jokatu zuten, besteak beste. Kirolari hauek 14-15 urterekin hasten ziren jokatzen eta egunero gutxienez partidu bat jokatzen zuten.

 

Raketista onenek diru asko irabazten zuten, kasu batzuetan lehenengo mailako gizonezko futbolariek baino gehiago. Beraiek izan ziren segurantza sozialean kotizatu zuten lehenengo kirolariak, neskak eta mutilak kontuan hartuta.

 

Frankismo garaian kirol hau debekatzen saiatu ziren, baina raketisten bueltan diru asko mugitzen zen; hortaz, ordura arte jokatzen zuten kirolariek bere horretan jarraitu zuten baina ez zituzten lizentzia gehiago banatu. Urte batzuen ondoren lizentzi berriak egiteko aukera eman bazuten ere, jada berandu zen hasita zegoen kirol honen gainbehera gelditzeko.


Irati Irazusta Jauregi



domingo, 28 de marzo de 2021

Zer da atleta bat izatea? (Nike)


Nike

Nike-k “The toughest athletes” publizitate-kanpaina berria kaleratu du Londreseko Wieden+Kennedy agentziaren eskutik. Kanpaina honetan kirol munduko hainbat emakume ezagun agertzen dira, denak haurdun daudenak; esaterako, Serena Williams tenis jokalaria edo Alex Morgan futbolaria.


Pasa den urteko irailean markak Nike (M) izeneko arropa-lerro berria merkaturatu zuen, haurdun zeuden emakumeentzat, eta lerro hori heldu da orain Europara. Nikek momentu honetaz baliatu da kanpaina berria ateratzeko, eta honen helburua da munduari amatasunaren zailtasunak erakustea, emakume kirolarien bidez.


Bideoan emakume kirolariak atleta bat izatea zer den definitzen saiatzen dira, ama moduan haien eguneroko bizitzen irudiak ikusten ditugun bitartean. Bideoa grabatzeko zoom plataforma erabili zen, pandemia egoerak inor arriskuan ez jartzeko, eta 22 orduko filmazioa lortu zuten amaieran. 


Kirola gizonezkoen mundua izan da betidanik, eta amatasuna oso gutxitan jorratutako gaia izaten da, horregatik da hain garrantzitsua hau ikustaraztea eta honi buruzko testigantzak eta informazioa jasotzea.


Nike-The toughest athletes

Lucía Mozas