Mostrando entradas con la etiqueta Publizitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Publizitatea. Mostrar todas las entradas

sábado, 1 de mayo de 2021

"Gutxiago falta da" Nescafe Mexikoren mezu itxaropentsua

Askorentzat oso atsegina da kafe katilu batez gozatu ahal izatea, kafearen maitaleentzako egunaren momenturik onena da. Hilabete hauek zailak izan dira jarduera hori gure kafetegi gustukoenean egiteko edo momentu hori gure pertsonarik maiteenekin partekatzeko. Horregatik, Nestleren "Nescafé" markak oso publizitate kanpaina baikorra egin du aurten Mexikon Covid19a bertan behera uzteko, eta horretarako sormena erabiltzen du. 

Txertoen etorrerarekin, itxaropena dagoela ikus dezakegu, eta laster nahi dugun lekuan eta nahi duguna pertsonekin kafe kikara bat gozatuko dugula, eta hori da Nescafek helarazi nahi duen mezua. 

Nescaféren iragarkia Mexikon (2021)


Sare sozialetan oso birala izan den iragarki hau "Marcel Mexiko" agentziak burutu du.  Eta nahiz eta iragarki-testuak itxaropen handia transmititzen duen ("Ya falta menos"), garrantzitsuena edo grafikoetan deigarriena da irudian kafe-katiluen eta musukoen arteko jolas bisuala egiten dela, azken finean, musukoak gaur egungo egoera deskribatzen duten elementuak dira eta denok irrikaz itxaroten dugu haien agurra. Erabilitako kolorea gorria da, azken finean markaren kolore korporatiboa da eta. 



Nerea Villegas Hurtado de Saratxo


jueves, 22 de abril de 2021

Burger King-ren irudi berria


Burger King logoaren aldaketa. Iturria: Burger King

Oraindik ez zara ohartu? Burger Kingek bere irudia aldatu du 20 urte baino gehiagoren ondoren. Iraunkortasunarekin, osagaien kalitatearekin, bezeroaren esperientziarekin eta digitalizazioarekin duen konpromisoari erantzuten dion irudia da logo berri hau. Oraingo logoa aurrekoaren oso desberdina ez bada ere, gaur egungokoagoa eta minimalistagoa dela nabaritzen da; markak bere ‘Whopper’ hanburgesa ospetsuan aurkitu du inspirazioa, laranja koloreko ogitxo txigortu biren artean "Burger King"-ren letra gorriak hanburgesa moduan aurkeztuz, eta alde batera utziz aurreko logoak zuen kurba urdina (artifizialaren irudia ematen baitzuen). Hala ere, gezurra badirudi ere, logo berri honek 1969 eta 1999 artean markak erabili zuen logoaren antza du, ia berdina dela ez esatearren.

Burger King logoaren eboluzioa. Iturria: 1000marcas.net


Burger King-ren irudi-aldaketa logotipoan ez ezik, uniforme berrietan ere oinarritu da. Uniforme horiek erosoak eta sinpleak izaten jarraitzen dute, baina, aldi berean, estilo modernoagoa dute; gainera, uniformeen koloreak ‘Whopper’ -ean inspiratuta daude. Horretaz gain, Burger Kingek publizitate-kanpainen irudia eta elikagaien bilgarriak birdiseinatu ditu ere, janaria zaporetsua edota kurruskarria bezaladeskribatzen duten adjektiboak erabiliz, eta baita Cachetejack enpresa espainiarrak sortutako ilustrazio dibertigarriak erabiliz.


Burger Kingren identitate bisual berria. Iturria: Burger King



Eukene Diaz Gardeazabal



domingo, 11 de abril de 2021

PUBLIZITATEA ERALDATZEN


Gizartea eraldatzen doan heinean publizitatea ere gizarte horretara moldatu behar da. Nori saldu nahi, hartara egokitu behar.

Horrela erakutsi du Adidasek ere bere azken kanpainan. Stella McCartney ospetsuak diseinatutako "true Purpose" bilduma ekologikoaren kirol bularretakoa sustatzeko lantza jarri du enpresak. Ilea emakumeengan normalizatzeko asmoz, Adidas enpresak Leila Davis pole dance taldeko dantzari eta koreografo profesionala protagonista duten irudi batzuk argitaratu ditu kanpaina horren barruan.

Kanpainako argazkietako batean, besoak altxatuta dituen Davis ikus daiteke besapeetako ilea agerian uzteko asmoz nahita sortutako pose bat. Sare sozialetan asko komentatu dira argazkiak, batez ere goraipatua izan den keinu horrengatik, baina ez dira falta izan ilearen aldarrikapenaren inguruko kritikak ere.

Esan bezala, publizitatea eta gizartea eskutik doaz. Marka eta enpresek zuzendu nahi diren targetak aztertu behar dituzte eta ileen eta gorputz mota guztien normalizazioaren mugimendu honi heldu dio Adidasek ere. Kanpaina honekin, emakumeek ere ilea dutelaren ideia gizartean barneratzeko bultzada eman dute.

Gaizka Urkiza

domingo, 28 de marzo de 2021

Zer da atleta bat izatea? (Nike)


Nike

Nike-k “The toughest athletes” publizitate-kanpaina berria kaleratu du Londreseko Wieden+Kennedy agentziaren eskutik. Kanpaina honetan kirol munduko hainbat emakume ezagun agertzen dira, denak haurdun daudenak; esaterako, Serena Williams tenis jokalaria edo Alex Morgan futbolaria.


Pasa den urteko irailean markak Nike (M) izeneko arropa-lerro berria merkaturatu zuen, haurdun zeuden emakumeentzat, eta lerro hori heldu da orain Europara. Nikek momentu honetaz baliatu da kanpaina berria ateratzeko, eta honen helburua da munduari amatasunaren zailtasunak erakustea, emakume kirolarien bidez.


Bideoan emakume kirolariak atleta bat izatea zer den definitzen saiatzen dira, ama moduan haien eguneroko bizitzen irudiak ikusten ditugun bitartean. Bideoa grabatzeko zoom plataforma erabili zen, pandemia egoerak inor arriskuan ez jartzeko, eta 22 orduko filmazioa lortu zuten amaieran. 


Kirola gizonezkoen mundua izan da betidanik, eta amatasuna oso gutxitan jorratutako gaia izaten da, horregatik da hain garrantzitsua hau ikustaraztea eta honi buruzko testigantzak eta informazioa jasotzea.


Nike-The toughest athletes

Lucía Mozas