Mostrando entradas con la etiqueta Covid-19. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Covid-19. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de abril de 2021

Forbes 2021 zerrenda: pandemia arren, duela urtebete baino 660 aberats okitu gehiago


Forbes aldizkariak munduko pertsona aberatsenen zerrenda argitaratu du astearte honetan


                             Iturria: Marca

Forbes errebistak Munduko Aberatsenen bere urteroko 35. lista atera berri du. Aberats kopurua inoiz baino altuagoa izan da: 2.755 pertsona; duela urtebete baino 660 gehiago. Forbes-ek eskainitako datuen arabera, aberats berri horien 493 pertsona sartu dira lehen aldiz sailakapen honetan eta 210 pertsona Txina eta Hong-Kong-ekoak dira. Zerrendako guztiek 13,1 bilioi dolarreko dirutza pilatu dute, 2020ko zerrendako 8 bilioi dolarren gainetik.

"Pandemia izan arren, errekor urtea izan zen munduko aberatsenentzat, 5 bilioi dolar gehiago aberastasunean eta aurrekaririk gabeko mila milioidunen kopurua", adierazi du Kerry A. Dolan Forbes-en estalduraren editoreak. Aldizkari estatubatuarrak azaldu du kriptodibisiek izandako goranzko joerak eta akzioen prezio izugarri garestiek bultzatu dutela munduan milmilioidun gehiago egotea.

Jeff Bezos, Amazonen sortzailea eta zuzendari exekutiboa, munduko aberatsena da laugarren urtez jarraian, 177.000 milioi dolarrekin. Elon Musk, Teslako sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia, bigarren postura igo da 151.000 milioi dolarrekin.

Emakumeei dagokionez, lehena 17. postuan agertzen da: Alice Walton. Generoen arteko aldea nabarmena da, munduko emakume aberatsenaren aurretik edo gainetik hamasei gizon baitaude. Kim Kardashian West izen berri nabarmenetako bat izan zen, ofizialki milmilioiduna bihurtu zena.


Unai Gutiérrez

martes, 30 de marzo de 2021

Etorkizunera itzultzea











Love of Lesbian taldearen kontzertua Bartzelonako Sant Jordi Jauregian. — Alejandro García/Efe

Love of Lesbian taldeak 5.000 lagun bildu zituen aurreko larunbatean Bartzelonako Palau Sant Jordin,  pandemia garaiko distantzia sozialik gabeko lehenengo kontzertu masiboa ospatzeko. Esperimentu klinikoak pandemia garaian kontzertu handien segurtasuna frogatu nahi du. Ondo ateratzen bada, udako jaialdiak eta ekitaldi handiak nolakoak izango diren jakingo dugu. 

Kontzertura joan ziren ikusleek antigeno test azkar bat egin behar izan zuten sartu aurretik. Gainera, FFP2 maskara bat zeramaten, eta tenperatura hartu zitzaien esparrura sartu aurretik. Kultura Seguruaren Aldeko Jaialdia plataformak (kontzertatuaren antolatzailea) 200.000 euro bideratu zituen, osasun neurri guztiak bermatzeko. Sarrera bereiziak, taberna-eremuak eta osasun-instalazioak zeuden, ikusleak kokatu ziren hiru guneetan. Ez zitzaien leku batetik bestera mugitzen utzi, baina guneen barruan edariak kontsumitzeko aukera zegoen horretara bideratutako txoko berezietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aireztapen bereziki indartsua egon zen.

Esan beharra dago, kontzertuak aurrekari argi bat izan duela. 2020ko abenduaren 12an, Bartzelonako Apolo aretoan Primavera Sound jaialdia ospatu zen. 465 pertsona bildu ziren larunbateko kontzertuko egoera berean eta ez zen kutsatzerik eman. 

Emaitzen zain egon beharko dugu. Agian etorkizun hurbilean, kontzertu masiboen itzulera izango dugu eta udako jaialdiren bat ospatzeko aukera egongo da. Bitartean musika pixka bat, Love of Lesbianen kanta mitiko bat 1999, Santi Balmes, Ivan Ferreiro abeslari galiziarrarekin batera. Madrileko Sala Rivieran zuzenean grabatua. Gozatu!


Jon Castañeda