Mostrando entradas con la etiqueta ikus-entzunezkoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikus-entzunezkoak. Mostrar todas las entradas

sábado, 24 de abril de 2021

PARADISUA EZ DA BETI IRUDIKATZEN DUGUN BEZALAKOA


Mateo Cabeza zuzendariaren azkenengo lanak aita eta seme baten istorio gogor eta hunkigarrian barneratzeko aukera ematen digu. “Paraíso” izena du bere azkenengo dokumental laburrak eta 2020ean estreinatu zen, Goya sarietara nominazio bat izanda niretzako oso gomendagarria bilakatu den produktua da. 



 "Paraíso" dokumentalaren kartela. Iturria: Mateo Cabezas-en web gunea.



Titulua irakurtzerakoan burura ez datorkigun paradisu batera bidaiatzeko aukera ematen digu zuzendariak. “Etxea” uztera behartuta, Gibraltarreko estugunea zeharkatzen dute semeak duen gaixotasunari konponbidea bilatu nahian. Azkenean, Espainako lurretan kokatzen dira aita eta semea, haien jaioterrian jaso ezin izan duten babesa bilatu nahian. Nork esango zien etxean ez zuten babesa lau pareta hori horien barnean aurkituko zutela.


20 minutu horietan min mota asko erreflexatuta ikusi ditzazkegu ia ia soilik irudien bitartez adierazita, sentimenduak dauden tokian ez baita beharrezkoa hitzik esatea. Mina: Lehenik, semea gaixotuta egoteak sortutakoa eta bigarrenik, haien herrialdea utzi behar izanarena; ez baita erreza izaten “etxetik” alde egitea babesa beste toki batean bilatzeko. Hala ere, min guzti hori maitasunarekin tartekatzen da, egoera horretan eutsi ahal izateko hain beharrezkoa duten maitasuna. 


                     Dokumentalaren irudia. Iturria: El correo de Andalucia.


Filmin plataforman eskuragarri dago eta esan nezake azken boladan ikusitako ikus-entzunezko produktuetatik barrunbeak gehien mugiarazi dizkidana izan dela. Paradisua ez da beti irudikatzen dugun bezalakoa. 



Oihane Corpion Pache.


miércoles, 7 de abril de 2021

ZER IKUSI, HURA IKASI


Sarritan entzun izan dugu ikusten duguna edo kontsumitzen duguna garela; baina, ikusten edo kontsumitzen dugun hori, izan nahi duguna ez bada eta izan nahi genukeen hori lortzeko erreferenterik ez badugu?


Datuak mintzo dira. 2019. urtean, lehen aldiz, Donostiako zinemaldiko antolatzaileek generoaren aldagaia aintzat harturik, txosten bat argitaratu zuten. Zifra horien arabera, zuzendaritzaren, produkzioaren, teknikoaren, gidoiaren, muntaketaren, argazkiaren eta musikaren arloetan parte-hartu zuten guztien %70 genero maskulinoarekin identifikatzen dira; %30a aldiz, genero femeninoarekin. Nolanahi ere, ikasketei dagokionez, datuak bestelakoak dira: erdiak baino gehiago emakumeak izan ohi dira. Hortaz, begi-bistakoa da desoreka; estatistikak dira sexismo horren lekuko. 

 

Esanak esan, zailtasuna ez dago emakumezko zinemagileak zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian sartzea, bertan gelditzean baizik. Ezin aipatu gabe utzi, kristalezko sabaia hori, pantaila bihurtuta. Ekin eta ekin dabiltza hamaika emakume, datuen gordintasuna nabarmenduz, aukeren parekidetasuna aldarrikatuz eta ikusgarritasuna oihukatuz. Horra hor emakume askoren lana, inertziak apurtzen, datorrena iraultzen. 

 

Kultura, ideiak sortzeko eta hedatzeko duen garrantziagatik, giltzarria da. Ikustetik ikasten bada, ikus eta berrikus dezagun argazki hori. Jarrai dezagun, bada, nola ez, sortzen eta elkar babesten.


Ikus-entzunezkoen arloko emakume sortzaileak
Iturria: vice.com, 2019

Garazi Karrera Lopetegi