Mostrando entradas con la etiqueta gamer. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gamer. Mostrar todas las entradas

domingo, 2 de mayo de 2021

Moda sektorea gamer munduan

Azken urteotan sare sozialak bizitzaren ispilu bilakatu dira, hala nola, Instagramek izandako gorakadak nabarmenki markatu ditu komunikazio bideak. Moda-luxuaren sektoreko enpresa asko sare sozialen eta batez ere gamer munduan murgildu nahi izan dira azken boladan, Balenciagaren kasua adibidez, bere bilduma berria ezagutarazteko bideo-jokoa sortu zuen. 

Kasu honetan Pull&Bear-ren txanda izan da, “chica Pacific” kaleratutako bilduma berria aprobetzatuz, moda-kate gaztea aurretik luxuko markek erabilitako estrategia bera erabili du bideojoku birtual bat estrenatzean. Ideia berri honen helburua sektorean kontsumitzaile berriak eta gazteak erakartzea izan da. Jokua Kalifoniatik Tokiora joateko ibilbide bat da, ibilbidean zehar oztopo batzuei aurre egin behar zaie, kolekzio berriaren jantziak ateratzen diren bitartean. Plataforma bakoitzerako erabilgarritasun modu bat diseinatu dute, deskargatu behar ez dela nabarmentzen, dagoeneko “Pacific Game” eskuragarri dago Pull&Bearreko webgunean, Facebookeko eta Intagrameko kontu ofizialetan.
  Iturria: Pull&Bear webgunea
Ainhoa Aldabe

jueves, 25 de marzo de 2021

Twitch, bideo-joko zaleen kabi izatetik masa hedabide bilakatzera bidean

2011n, bideo-jokoen eta ikus-entzunezkoen zale talde batek, Twitch izeneko plataforma bat sortu zuen Amerikako Estatu Batuetan, haien bi zaletasunak elkartu eta edonori zuzeneko emankizunak egitea ahalbidetzeko. 2014an, Amazon erraldoiak erosi zuen, eta geroztik, etengabeko hazkundean dago plataforma; haatik, gaurdaino gamer-en kabi hutsa da interneteko masa hedabideen alboan, baina ez luzerako.

Azken hilabeteotan, Twitch frankofonoan joera oso interesgarriak ikus daitezke. Bada, telebistako ikur garrantzitsuak plataformara jauzia egiten hasi dira: lehenik, Samuel Etienne telebista aurkezle ezaguna, bere kabuz iluntze batzuetan politikariei elkarrizketak egiten, eta bestetik, berriki, BFMTVk, 24 orduko albiste telebista kate nagusiak ere egin du plataformarako jauzia, modu traketsean bada ere. Ildo beretik ikusi daitezke, AEBetan Alexandria Ocasio-Cortez senatari demokratak, zalantzarik gabe gustuz eta plazerez egiten dituen emankizunak, edo azken asteetan espainiar estatuan, naturaltasun gutxiagorekin, Iñigo Errejónek egin dituenak.
Trebezia gehiago edo gutxiagorekin, baina ororen gaindi, eszena politiko-mediatikoko ikur hauek Twitch erabiltzen hasteak plataformarentzako inflexio puntu handia dakar. Youtubek duela bost urte inguru egin bezala, marginalizaziotik ateratzen ari da Twitch ere.

Aimar Lopez Erasun