2011n, bideo-jokoen eta ikus-entzunezkoen zale talde batek, Twitch izeneko plataforma bat sortu zuen Amerikako Estatu Batuetan, haien bi zaletasunak elkartu eta edonori zuzeneko emankizunak egitea ahalbidetzeko. 2014an, Amazon erraldoiak erosi zuen, eta geroztik, etengabeko hazkundean dago plataforma; haatik, gaurdaino gamer-en kabi hutsa da interneteko masa hedabideen alboan, baina ez luzerako.
Azken hilabeteotan, Twitch frankofonoan joera oso interesgarriak ikus daitezke. Bada, telebistako ikur garrantzitsuak plataformara jauzia egiten hasi dira: lehenik, Samuel Etienne telebista aurkezle ezaguna, bere kabuz iluntze batzuetan politikariei elkarrizketak egiten, eta bestetik, berriki, BFMTVk, 24 orduko albiste telebista kate nagusiak ere egin du plataformarako jauzia, modu traketsean bada ere. Ildo beretik ikusi daitezke, AEBetan Alexandria Ocasio-Cortez senatari demokratak, zalantzarik gabe gustuz eta plazerez egiten dituen emankizunak, edo azken asteetan espainiar estatuan, naturaltasun gutxiagorekin, Iñigo Errejónek egin dituenak.
Trebezia gehiago edo gutxiagorekin, baina ororen gaindi, eszena politiko-mediatikoko ikur hauek Twitch erabiltzen hasteak plataformarentzako inflexio puntu handia dakar. Youtubek duela bost urte inguru egin bezala, marginalizaziotik ateratzen ari da Twitch ere.
Aimar Lopez Erasun
No hay comentarios:
Publicar un comentario