Mostrando entradas con la etiqueta streaming. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta streaming. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de abril de 2021

ZINEMAREN ETORKIZUNA



Pandemia garai hau dela eta, HBO-k eta Disney-k film berrien estreinaldien ikuspuntua aldatu dute. Lehen, film berri guztiak zineman estreinatzen ziren baina Covid-19ak ekarri duen pandemia dela eta zinema areto guztiak itxi egin ziren. Horregatik, ekoiztetxeak eta entretenimendu konpaniak filmak estreinatzeko beste modu bat bilatu behar izan dute.

Honen konponketa haien streaming plataformen bidez aurkitu dute. Pandemian zehar Disney konpania Disney+-en Mulan estreinatzeko arriskua hartu zuten.  Arrakasta izan zela ikusita badirudi filmen etorkizuna hau izango dela. Warner eta Disney-k, biek, bai zineman bai haien plataforman (HBO Max eta Disney+) aldi berean estrainatuko dituztela fimak esan dute. 


Baina kontuz! Film hauek streaming plataformetan ikustea erabakitzen baduzu, baliteke diru gehiago ordaindu behar izana, plataformen harpidetza ez baita nahikoa izango. Badirudi hau zinemaren etorkizuna hau izango dela, gustukoa al duzu?


Uxue Pérez


jueves, 25 de marzo de 2021

Twitch, bideo-joko zaleen kabi izatetik masa hedabide bilakatzera bidean

2011n, bideo-jokoen eta ikus-entzunezkoen zale talde batek, Twitch izeneko plataforma bat sortu zuen Amerikako Estatu Batuetan, haien bi zaletasunak elkartu eta edonori zuzeneko emankizunak egitea ahalbidetzeko. 2014an, Amazon erraldoiak erosi zuen, eta geroztik, etengabeko hazkundean dago plataforma; haatik, gaurdaino gamer-en kabi hutsa da interneteko masa hedabideen alboan, baina ez luzerako.

Azken hilabeteotan, Twitch frankofonoan joera oso interesgarriak ikus daitezke. Bada, telebistako ikur garrantzitsuak plataformara jauzia egiten hasi dira: lehenik, Samuel Etienne telebista aurkezle ezaguna, bere kabuz iluntze batzuetan politikariei elkarrizketak egiten, eta bestetik, berriki, BFMTVk, 24 orduko albiste telebista kate nagusiak ere egin du plataformarako jauzia, modu traketsean bada ere. Ildo beretik ikusi daitezke, AEBetan Alexandria Ocasio-Cortez senatari demokratak, zalantzarik gabe gustuz eta plazerez egiten dituen emankizunak, edo azken asteetan espainiar estatuan, naturaltasun gutxiagorekin, Iñigo Errejónek egin dituenak.
Trebezia gehiago edo gutxiagorekin, baina ororen gaindi, eszena politiko-mediatikoko ikur hauek Twitch erabiltzen hasteak plataformarentzako inflexio puntu handia dakar. Youtubek duela bost urte inguru egin bezala, marginalizaziotik ateratzen ari da Twitch ere.

Aimar Lopez Erasun