Pandemia garai hau dela eta, HBO-k eta Disney-k film berrien estreinaldien ikuspuntua aldatu dute. Lehen, film berri guztiak zineman estreinatzen ziren baina Covid-19ak ekarri duen pandemia dela eta zinema areto guztiak itxi egin ziren. Horregatik, ekoiztetxeak eta entretenimendu konpaniak filmak estreinatzeko beste modu bat bilatu behar izan dute.
Honen konponketa haien streaming plataformen bidez aurkitu dute. Pandemian zehar Disney konpania Disney+-en Mulan estreinatzeko arriskua hartu zuten. Arrakasta izan zela ikusita badirudi filmen etorkizuna hau izango dela. Warner eta Disney-k, biek, bai zineman bai haien plataforman (HBO Max eta Disney+) aldi berean estrainatuko dituztela fimak esan dute.
Baina kontuz! Film hauek streaming plataformetan ikustea erabakitzen baduzu, baliteke diru gehiago ordaindu behar izana, plataformen harpidetza ez baita nahikoa izango. Badirudi hau zinemaren etorkizuna hau izango dela, gustukoa al duzu?
Uxue Pérez
Niri pertsonalki ez zait asko gustatzen, zineman Bertan ikusteko esperientzia galtzea pena bat irudituko litzaidake. Hala ere, zinema sustatuko duen eta positiboki eragingo duen neurria bada, ondo iruditzen zait bultzatzea.
ResponderEliminar