Pasa den martxoaren 21ean eskubaloiko emakumeen Las Guerreras selekzioak Tokion ospatuko diren Olinpiar Jokoetan parte hartzeko pasaportea lortu zuten. Llírian (Valentzia) eskuratu zuten, bertan olinpiadaren aurreko lehiaketa burutu baitzen. Espainiar taldeak Argentinaren aurka 31-16 garaitu zuen, zailtasun gabeko partidu batean.
Gutxi balitz, eskubaloiko gizonezkoen Los Hispanos selekzioak Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu dute baita. Hori dela eta, bi taldeek Joko Olinpikoetan kointzidituko dute, egoera hau espainiar eskubaloiaren historian laugarren aldiz errepikatuz. Berri oso positiboa da espainiar eskubaloiarentzat, honek frogatzen baitu oinarrian heziketa on bat egiten ari dela nazio-mailan bai taldeetan, bai selekzioetan.
Bata eta bestea, aurtengo udan Tokion lehiatuko dute. Bertan baita, 2019an Las Guerreras selekzioak Munduko txapeldunorde izatea lortu zuen. Txapelketa ikaragarria egin zuten eta finalean aurre egin zioten Holandar talde garaiezinari. Ea Tokiok sortea ematen dion berriz ere espainiar eskubaloiari eta selekzioek pare bat dominakin itzultzea lortzen duten.
Ianire Mesquita Ansoleaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario