viernes, 9 de abril de 2021

SEXU ETA GENERO KONTZEPTUAK ESKUTIK LOTUTA ALA EZ

Gaur egun sexu eta generoaren artean pentsamendu okerrak daude. Askoren ustez, sexua eta generoa beti joan behar dira eskutik lotuta baina hori ez da horrela.

Dakigunez, sexua, gizonen eta emakumearen arteko desberdintasun biologiko eta fisiologikoak dira, eta generoa, bestalde, emakumeek eta gizonek gizartean eratutako identitateei, funtzioei eta ezaugarriei erantzuten die.

Baina sexu eta generoaren kontzeptuak ez datoz beti eskutik elkartuta. Hori aldatu daiteke eta sexu emea duen pertsona batek, genero maskulinoarekin identifika daiteke, edo alderantziz. Kontzeptu horri, genero edo sexu-identitatea deritzo. Genero beraren pertzepzio eta adierazpen pertsonala da, eta maskulinoa eta femeninoa izan daiteke. Genero eta sexu-identitatearen adibide on batzuk trans jendea izango lirateke. Eta horretaz aparte, sexualitatean (beste pertsona batzuekiko sentitzen duzun erakarpen erromantiko/sexuala) desberdintasun asko daudela ere aipatu beharra daukagu, eta bertan, heterosexualak, bisexualak, homosexualak, pansexualak, asexualak…ditugu.

Iturria: Gobierno de México


Amaitzeko, esan beharra dago genero estereotipoak apurtzen ari direla, eta pertsona guzti hauek babesteko LGBTIQ+  kolektibo handia sortu zela, sexu-aniztasunaren alde egunero borroka egiten duen kolektibo nagusiena. Sexu eta generoa ez dira beti eskutik elkartuta egon behar, desberdintasunak daude eta hori naturala eta normala da. Sexu-genero “ez ohikoak” normalizatu behar dira, eta prozesu hori azkartzeko LGBTIQ+ kolektibo handia dugu, eta horien bitartez aurrera pauso handiak nabaritzen ari gara gure gizartean.


Enara Llona Uriarte

No hay comentarios:

Publicar un comentario