sábado, 3 de abril de 2021

Liburua irakurri edo pelikula ikusi?

Iturria: centrourbano

Munduan 7 mila milioi pertsona baino gehiago gaudela kontuan hartuz, mota guztietako iritziak eta gustuak daude. Iritzi ezberdinak izateak eztabaidak sortzen ditu eta urteak pasa ahala beti iraun duen eztabaida klasikoenetariko bat liburua vs pelikula izan da. Zeinek ez du inoiz entzun “liburua irakurtzeak gehiago merezi du” esaldia? Edo “pelikulan xehetasunak hobeto irudikatu ditzakezu”? Gustu ezberdinak ditugunez, esaldi hauetarako erantzuna ez da bakarra.


Nik pelikula ikustea eta liburua irakurtzea gomendatzen dut, baina orden bat jarraituz. Lehenengo pelikula ikusiko nuke, horrela pertsonaiak fisikoki ikusi ditzakezu eta haien ezaugarriak eta nortasuna nolakoak diren aztertu. Pelikula amaitutakoan, istorioa asko gustatu bazaizu eta gehiago jakitea gustatuko balitzaizu, liburua irakurtzen hasi. Horrela, pelikulako ekintzak xehetasun gehiagorekin irakurri ahalko dituzu eta gehiago gozatuko duzu. 


Liburua irakurtzen hasten bazara pertsonaien itxura nolakoa den imajinatzen duzu. Baina horrek desabantaila bat du. Batzuei liburua irakurri eta gero pelikula ikusterakoan agertzen diren pertsonaien itxura ez zaie erabat gustatzen, irakurtzen zeuden bitartean beraien buruan haien itxura beste modu batera irudikatu dutelako. Beraz, erabakirik onena pelikula ikustea eta gero liburua irakurtzea dela pentsatzen dut. 


Ainara Irurieta





No hay comentarios:

Publicar un comentario