sábado, 10 de abril de 2021

Kopa aurtengo txapeldunentzat

Covid19aren aurkako borrokan egiten ari diren lana eskertzeko, Realeko ordezkaritza bat Donostia ospitalean izan da, orain astebete Sevillan irabazitako kopa eskaintzen. Ezustean agertu dira Jokin Aperribai presidentea, Imanol Alguacil entrenatzailea, eta Asier Illarramendi eta Mikel Oiartzabal kapitainak. Gainera, beste jokalari batzuk bertan egoteko aukera ere izan dute, hala nola, Mikel Merino, Aritz Elustondo eta Joseba Zaldua.


Felix Zubia ZIU zerbitzuko buruak eta Leire Rubio erizainak jaso dute Kopa omenaldi hunkigarrian. Donostia ospitaleko gerentea den Itziar Perezek esker hitzak izan ditu Realarekiko, gainera Realeko zaleak zoriondu ditu ospakizunetan izandako jarreragatik. Bestetik, Mikel Oiartzabal eta Imanol Alguacil bereziki zoriondu ditu, partida bukatu eta minutu gutxira osasun langileez gogoratzeagatik. Guztiek bat egin dute egoera hau bukatzean denok batera Anoetan ospatzeko desioarekin.


Amaia Arostegi 

No hay comentarios:

Publicar un comentario