Love of Lesbian taldearen kontzertua Bartzelonako Sant Jordi Jauregian. — Alejandro García/Efe
Love of Lesbian taldeak 5.000 lagun bildu zituen aurreko larunbatean Bartzelonako Palau Sant Jordin, pandemia garaiko distantzia sozialik gabeko lehenengo kontzertu masiboa ospatzeko. Esperimentu klinikoak pandemia garaian kontzertu handien segurtasuna frogatu nahi du. Ondo ateratzen bada, udako jaialdiak eta ekitaldi handiak nolakoak izango diren jakingo dugu.
Kontzertura joan ziren ikusleek antigeno test azkar bat egin behar izan zuten sartu aurretik. Gainera, FFP2 maskara bat zeramaten, eta tenperatura hartu zitzaien esparrura sartu aurretik. Kultura Seguruaren Aldeko Jaialdia plataformak (kontzertatuaren antolatzailea) 200.000 euro bideratu zituen, osasun neurri guztiak bermatzeko. Sarrera bereiziak, taberna-eremuak eta osasun-instalazioak zeuden, ikusleak kokatu ziren hiru guneetan. Ez zitzaien leku batetik bestera mugitzen utzi, baina guneen barruan edariak kontsumitzeko aukera zegoen horretara bideratutako txoko berezietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aireztapen bereziki indartsua egon zen.
Esan beharra dago, kontzertuak aurrekari argi bat izan duela. 2020ko abenduaren 12an, Bartzelonako Apolo aretoan Primavera Sound jaialdia ospatu zen. 465 pertsona bildu ziren larunbateko kontzertuko egoera berean eta ez zen kutsatzerik eman.
Emaitzen zain egon beharko dugu. Agian etorkizun hurbilean, kontzertu masiboen itzulera izango dugu eta udako jaialdiren bat ospatzeko aukera egongo da. Bitartean musika pixka bat, Love of Lesbianen kanta mitiko bat 1999, Santi Balmes, Ivan Ferreiro abeslari galiziarrarekin batera. Madrileko Sala Rivieran zuzenean grabatua. Gozatu!
Jon Castañeda

No hay comentarios:
Publicar un comentario