Askorentzat oso atsegina da kafe katilu batez gozatu ahal izatea, kafearen maitaleentzako egunaren momenturik onena da. Hilabete hauek zailak izan dira jarduera hori gure kafetegi gustukoenean egiteko edo momentu hori gure pertsonarik maiteenekin partekatzeko. Horregatik, Nestleren "Nescafé" markak oso publizitate kanpaina baikorra egin du aurten Mexikon Covid19a bertan behera uzteko, eta horretarako sormena erabiltzen du.
Txertoen etorrerarekin, itxaropena dagoela ikus dezakegu, eta laster nahi dugun lekuan eta nahi duguna pertsonekin kafe kikara bat gozatuko dugula, eta hori da Nescafek helarazi nahi duen mezua.
Nescaféren iragarkia Mexikon (2021)
Sare sozialetan oso birala izan den iragarki hau "Marcel Mexiko" agentziak burutu du. Eta nahiz eta iragarki-testuak itxaropen handia transmititzen duen ("Ya falta menos"), garrantzitsuena edo grafikoetan deigarriena da irudian kafe-katiluen eta musukoen arteko jolas bisuala egiten dela, azken finean, musukoak gaur egungo egoera deskribatzen duten elementuak dira eta denok irrikaz itxaroten dugu haien agurra. Erabilitako kolorea gorria da, azken finean markaren kolore korporatiboa da eta.
Nerea Villegas Hurtado de Saratxo

No hay comentarios:
Publicar un comentario