Orain dela urtebete, 2020ko apirilaren 24an, Josh Swain izeneko ikasle batek, konfinamenduan aspertuta zegoelarik, talde batean aurkitu ahal izan zituen “Josh” izeneko pertsona guztiak batu zituen talde batean, eta benetako Josh Swain-a nor izango den erabakitzeko borroka batera desafiatu zituen.
Hasieran txantxa bat baino ez zen izan, baina Twitterren publikatu zuenean, biralizatu egin zen. Urtebete geroago, jendeak Josh Swain-ek egindako promesa gogoratzen zuen eta hura betetzeko eskatzen zuen. Beraz, Josh Swain-ek ekitaldiaren informazioa publikatu zuen webgune batean, atzerako kontaketa batekin batera. Koordenatuak aldatu behar izan zituen ere, hasieran zoriz baserri baten koordenatuak jarri zituelako, eta ez zuen nahi jendea gizon baten jabetza pribatuan sartzerik.
Pasa den larunbatean, 2021ko apirilaren 24an, herrialde osoko Josh-ak Lincoln-en (Nebraska) parke batera joan ziren, “igerileku-txurroen battle royale”-a egi bihurtzeko. #JoshFight eta #JoshFight2021 hasthtag-ak biralizatu egin ziren. Ekitaldiko momenturik onena zera izan zen: “Battle Royale”-ko irabazlea, eta ondorioz, Josh legitimoa (“The Ultimate Josh”), Lincoln-eko 5 urteko ume bat izan zen.
Hau guztia gutxi balitz, Google-k “Legendary Josh Battlefield” bezala izendatu du #JoshFight-a izan den kokapenean, eta dagoeneko 10.000$ bildu dituzte.
Malen Basañez
No hay comentarios:
Publicar un comentario