Iturria: Minuto Neuquén.
Dagoeneko 12 urte pasa dira “Breaking Dawn” izeneko The Twilight Sagaren azken liburua argitaratu zenetik eta 8 urte pelikula emititu zenetik. Nahiz eta Edward Cullen eta Bella Swan bikotearen istorioa amaituta egon, jarraitzaile askok oraindik hunkituta jarraitzen dugu. Nire kasuan, azkeneko argitalpenetik denbora asko pasa dut Stephenie Meyer egileak liburu berri bat aterako zuelaren itxaropenean, jarraitzaileoi sorpresa bat emango zigulakoan. Azkenean, amets hori errealitate bihurtu da.
Gaur egun bizi dugun pandemiak sortutako konfinamenduaren ondorioz, aurreko urtean egileak erabaki zuen sagaren lehen liburua “Twilight” (Crepúsculo) berriro idaztea baina orain Edward Cullen-en ikuspegitik, jatorriz Bella Swanek kontatzen duelako istorioa.
Liburu berria “Midnight Sun” (Sol de medianoche) izenaz argitaratu zen ingelesez 2020ko abuztuaren 4ean, eta gazteleraz, berriz, irailaren 17an. Oso arrakastatsua izan da, nahiz eta liburu-saga honen amaieratik urte asko pasa diren. Edozein liburutegietan aurkitu ahalko duzu liburua.
Liburu osoan zehar Bellaren bikotea eta banpiroa den Edward Cullen-en pentsamenduak eta iritziak jakiten ditugu, baita bere ziurtasun-gabeziak ere. Egileak elkarrizketa batean argi adierazi zuenez, Edward-en pentsamendua oso negatiboa eta deprimigarria da, liburuan zehar argi geratzen dena.
Nahiz eta istorioa berria ez izan eta irakurleak gertaerak nola garatuko diren jakin, istorio berdina Edward-en ikuspegitik irakurtzea oso zirraragarria iruditzen zait, egileak pertsonaia hau hobeto ezagutzeko aukera ematen dizulako, modu intimoago batean. Saga honen jarraitzailea bazara eta Edward Cullen-en ikuspegia jakitea gustatuko balitzaizu, liburua irakurtzea gomendatzen dizut.
Ez zara damutuko!
Ainara Irurieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario