XX. mende hasieran pilota modalitate ezberdinek indar handia izan zuten Euskal
Herrian zein beste leku askotan, Madrilen eta Bartzelonan, kasu. Hau horrela
izanik, hainbat enpresarik emakumeak ere pilotara bultzatzea aukera ona izan
zitekeela pentsatu, eta hala egin zuten.
Hasieran Euskal Herriko frontoietan jokatzen ahalegindu ziren, baina
jendeak ez zituen begi onez ikusi eta Madrilen, Bartzelonan, Balentzian,
Sevillan eta Kordoban jokatu zuten, besteak beste. Kirolari hauek 14-15
urterekin hasten ziren jokatzen eta egunero gutxienez partidu bat jokatzen
zuten.
Raketista onenek diru asko irabazten zuten, kasu batzuetan lehenengo
mailako gizonezko futbolariek baino gehiago. Beraiek izan ziren segurantza
sozialean kotizatu zuten lehenengo kirolariak, neskak eta mutilak kontuan
hartuta.
Frankismo garaian kirol hau debekatzen saiatu ziren, baina raketisten bueltan
diru asko mugitzen zen; hortaz, ordura arte jokatzen zuten kirolariek bere
horretan jarraitu zuten baina ez zituzten lizentzia gehiago banatu. Urte
batzuen ondoren lizentzi berriak egiteko aukera eman bazuten ere, jada berandu
zen hasita zegoen kirol honen gainbehera gelditzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario