Goya sari ahaztezinak
Goya sarien 35. edizioa martxoaren 6an ospatu zen Malagako Soho CaixaBank Antzokian. Aurtengoan Antonio Banderas aktorea izan zen galaren aurkezle eta zuzendaria, baina pandemiaren eragina dela eta Goya sarien gala berezi eta ahaztezinena zuzendu zuen. "Las Niñas" eta Akelarre izan ziren galako protagonistak, hiru eta bost sari eskuratuta.
166 nominatuak 138 ekipoetan konektatu behar izan ziren nork bere etxetik ekitaldia jarraitzeko. Eszenatokia artista gonbidatuek bakarrik zapaldu zuten, notarioak emandako gutun-azalak ireki zituzten 40ek, non sarituen izena agertzen zen. Musika emanaldiak egun batzuk lehenago grabatu ziren, non Nathy Peluso, Vanessa Martín, Diana Navarro eta Aitana aritu ziren.
Talde osoak eta parte hartzaileek PCR negatiboa eman zuten gala baino 72 ordu lehenago, baina Antonio Banderasek adierazi duenez, osasun neurrien arabera ekitaldia egoerara egokituz joan da eta azken egunean ere gonbidatu batzuk aldatu behar izan zituzten covid-19-a zela eta.
Oso gala hunkigarria izan zen, bizitzen ari garen egoera dela eta; beharbada, ohi baino umore falta handiagoa izan zen, baina pandemiaren biktimak oroitu ziren errespetu handiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario