domingo, 11 de abril de 2021

Anya Taylor Joy "koloreko pertsona" bezala kalifikatu zuen Variety aldizkariak

Anya Taylor Joy aktoreak Urrezko Globo sari bat eskuratu zuen bere lan apartagatik, Beth Harmon pertsonaiari bizitza ematen "Gambito de Dama" telesailan. Gertakari honen harira makina bat artikulu idatzi ziren aktorearen inguruan. Hala ere, batek eskuratu zuen zalaparta handiena, "Variety" aldizkari ospetsukoak, hain zuzen ere. Bertan, aktorea "kolorezko emakume" (woman of color ingelesez) bezala kalifikatu zuten. Aktorearen deskripzioak asaldura handia eragin zuen sare sozialetan. Azkenean, aldizkariak artikulua aldatu behar izan zuen. Gainera, argitu behar izan zuen aktoreak bere burua "Latino zuri" bezala deskribatzen duela bere burua. 

Anya Taylor Joy Miamin jaio zen, baina Argentinan igaro zuen bere haurtzaroa sei urte bete zituen arte. Ondoren, Londresera joan zen bizitzera eta gaur egun, mundutik dabil bere lanaren beharren arabera. Bere aita Argentinarra da eta sustrai eskoziarrak dauzka, bere amak berriz, sustrai ingeles eta espainiarrak dauzka. Aktoreak leku askotatik datorrela aitortu badu ere, bere kalitatea eta bizitzarako jarrera Argentinatik datorrela esan du.  Gainera, harro sentitzen dela Argentinatik etortzeaz ere argi utzi du.    

Hainbat Estatubatuarren ikuspuntutik, Latinoa den norbait ezin daiteke txuria izan. Estatu Batuetan "koloreko pertsona" izendapena erabiltzen dute guztiz txuria eta Estatu Batuarra ez den norbait izendatzeko: Afroamerikarrak, Asiar-amerikarrak, Latinoak, Espainiako jendea, Amerikako Indio natiboak etab. Hau da, arraza eta etnia minoritarioetakoak diren talde guztiak izendatzeko erabiltzen dute "koloreko pertsona" izendapena, kontuan hartu gabe kultura edo jatorria, talde desberdin guztiak zaku berean sartuz. Horrez gain, argi uzten dute izendapen hori erabiltzeko larruazalaren kolorea ez dutela kontuan hartzen. Izan ere, Anya Taylor Joy-ren larruazalaren koloreari erreparatzen badiogu argi ikus daiteke zein den.


Anya Taylor-Joy 2021eko Urrezko Globo Sarietan

Leire Yue Ortubay 


No hay comentarios:

Publicar un comentario