domingo, 11 de abril de 2021

Gentrifikazioa

Gentrifikazioa, auzo pobreetan diru gehiago duten pertsonek etxebizitzak erosten edota alokatzen dituztenean gertatzen den desplazamendu soziokulturala da. 

Hasieran, auzo hauetan langile-klaseko pertsonak bizi dira, errenta baxukoak. Auzo marginalak izaten dira, batzuetan periferietan kokatutakoak. Orduan, auzo hauetako baldintza txarrak hobetu nahian, gobernuek diru-laguntzak eskaintzen dituzte, hainbat negozio berrien irekiera eta azpiegitura berrien eraikuntza sustatuz. 

Hobekuntza hauek bizi-kalitatearen igoera ekartzen dute eta eros-ahalmen handiagoko pertsonak erakartzen dituzte, auzo hauetara lekualdatzen direnak. Auzo hauek “modan” jartzen dira eta guztiz errebalorizatzen dira. Etxebizitza eskariaren bat-bateko igoera honek bizitza izugarri garestitzea eragiten du, eta azkenik, auzo hauetan bizi ziren langileak, alokairuak eta zerbitzuak ezin ordainduz eta haien negozio txikiak ixtera behartuta, alde egin behar izaten dute.

Azken urteotan, gizarte-kezkaren hazkundea dela eta, asko hitz egin izan da gai honi buruz. Desinformazio asko badago ere, kontzientzazio-maila gero eta handiagoa da, eta gero eta jende gehiago dago gentrifikazioaren arazoari aurre egiteko prest. Hiri handietan gertatu ohi den prozesua denez, eta hiri handiek leku handia hartzen dutenez egunkari eta albistegietan, ez da harritzekoa fenomeno hau gero eta famatuagoa izatea. Hala ere, batez ere pertsona txiro eta arrazializatuak kaltetzen dituen prozesua denez, askok eta askok ez diote garrantzia handirik ematen eta sahiestezin eta naturaltzat hartzen dute.

Gentrifikazioa sahiestea zaila badirudi ere, argi dagoena da zerbait egin behar dela haren eraginak leuntzeko.




Ainhoa Ozalla

No hay comentarios:

Publicar un comentario