Kirolari askok "Misma pasión" leloa erabiliz Misa Rodriguez futbolaria lagundu diote pasaden astean Twitterren jasotako jazarpenari aurre egiteko. Hau guztia, Real Madrileko futbolariaren txiro batekin hasi zen. Misa Rodriguezek "Misma pasión", bere argazkiarekin eta Marco Asensioaren beste batekin igo zuen. Txiroa igo eta ordu batzuk geroago ezabatzea erabaki zuen jasotako iruzkin matxistengatik.
Horregatik, hainbat kirolarik (futbol jokalariak, saskibaloikoak...) Misari bere laguntza eskaini nahi izan diote sare sozialen bitartez. Marco Asensiok berak txiro bat partekatu du "Misma pasión" leloa aipatuz eta "Que nada ni nadie te impida decir lo que piensas" esanez. Real Madrileko beste jokalari batzuk ere gehitu egin dira kanpaina honetara, hala nola, Marcelo, Vinicius, Fede Valverde eta Lucas Vázquez. Bartxelona, Valentzia, Levante, Elche... taldeko jokalariak ere parte hartu dute haien sare sozialetan leloa zabalduz. Baina mobilizazioa ez da bakarrik Espainian zabaldu, beste herrialdeetako taldeetara ere zabaldu egin da, Boca Juniors, Everton eta Totteham, besteak beste.
"Misma pasión" laguntza kanpaina bat bilakatzeaz gain, ikusgarritasuna eman du horrelako jarrera matxistak oraindik ere existitzen direla. Ez da normala horrelako iruzkinak egotea eta partekatzea, eta horiei aurre egin behar zaie ikusgarritasuna emanez eta denok batera horiek salatzen. Edozein jarrera edota iruzkin deseroso salatu egin behar da, ez zaie oharkabean pasatzen utzi behar.
Laura Ruiz Gaspar


No hay comentarios:
Publicar un comentario