Rock-a energia berezi baten kontua da, sentitzen duen orok ulertu baina azaldu ezin dezakeena. Energia horrek bere sorrera aurreko milurteko erdialde aldera ikusi eta azkar ilusioz beteriko belaunaldi oso baten ikur ezinbestekoa bihurtu zen. Baina Rock-a musika bakarrik bezala identifikatzea, bere esentzia alboratzea izango litzateke. Eguneroko gaietaz hitz egiten zuen genero honek magia bere mezuen sinpletasunean topatu zuen eta txikiak gareneko ipuin kontalarien antzera, musikari hauek zertxobait zaharragoak zirenei berriro amestea zer zen erakutsi zien, oraingoan errealitatean.
Guzti honekin liluratuta, garaiko argazkilariek haien kamerei karretea jarri eta inguruan gertatzen ari zen guztia harrapatzen saiatu ziren, funtsean, Rock-ak aldarrikatzen zuen askatasunarekin batera, ondoren etorri ginenei hura posiblea dela adierazteko.
Ondorengo argazkiak genero honetako gustokoenak ditut, batez ere, atzean gordetzen duten xarmagatik.
Argazkilaria: Jim Shelley Bethel, NY-rako errepideetan sortutako auto-ilara 1969ko abuztuaren 15ean "Woodstock" jaialdira hurbiltzeko. Gerora historiako musika festibal garrantzitsuena bezala izendatua izan den Woodstock Music & Art Fair-ek 500.000 pertsona bildu zituen, sasoi hartara arteko ekitaldirik jendetsuenean bilakatuz.
Argazkilaria: Linda McCartney Nerabe zeneko musika-taldea iada amaituta zegoela, 1969an Paul McCartney-k Eskoziara mudatzeko sasoi hoberena zela erabaki zuen bere emazte Linda eta alaba zaharrenarekin batera. Bertan, aurreko hamarkadako bizitza kaotikoa ahazteaz gain, bakarkako lehen album “McCartney” prestatu zuen, trilogia bateko hasiera zena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario