martes, 6 de abril de 2021

Aste Santuan lezioak hilobitik

Aurreko astean etorri zitzaidan ama gelara korrika paper batzuk eskuan zekarzkidala. Aitonak idatzitako hainbat orri aurkitu zituela eta lehenbailehen irakurri behar nituela. Hortaz, aitonaren hitzak irakurtzen ibili naiz Aste Santu honetan. Ateoa naiz, aitona bezalaxe, baina bere egunerokoa erlijio-kontuekin hasten denez, nik ere berdina egin nahi nuen. 

Hala hasten da aitonaren "egunerokoa":

"Mi vida ha estado marcada por clérigos o afines. En mi más tierna infancia el Rvdo. Don Francisco me inició en la lectura. Dos o tres años más tarde, el Rvdo. Don Matías, hizo que recordara y perfeccionara la misma. Más tarde, entre los diez y catorce años, un exalumno de los padres Marianistas y maestro, José Luis, es el que me condujo por los caminos de la gramática y las matemáticas sobre todo. Siendo adulto, fueron los Jesuitas, los que me prepararon en los cursos de los mandos intermedios. Como veis, no exajero cuando digo que mi vida ha estado marcada por clérigos".

Bi ideia oso garrantzitsu aterako nituzke lerro hauetatik. Lehena, heztea eta haztea ezberdindu beharra daudela; hainbeste apaizen artean hezi den ume bat bere sinismen propioak izatera (ateoa izatera) iritsi badaiteke, guk ere irakatsi digutena desikasi eta gure izaera berreraiki edo moldatu dezakegulako.

Beste alde batetik, aitonak behin eta berriro errepikatzen zuen esaldi bat ekarri nahiko nuke gogora: "inor ez da perfektua, eta hala uste badu, seguru perfektu izatetik oso urrun dagoela". Horregatik idatzi zuen aitonak "exajero" j-taz, eta ez g-z. Guztiok, aldizka, akatsak egiten ditugula gogorarazteko.

Jarraian, herrian lagunekin bizi izandako hainbat abentura kontatzen ditu, baina utz dezagun hori hurrengo baterako...

MAIXA UTRERA PUELLES


Iturria: Unsplash




No hay comentarios:

Publicar un comentario