domingo, 2 de mayo de 2021

Hans Zimmer: Soinu-banden maisu

Ehun pelikula baino gehiagotan entzun dezakegu Hans Zimmer musikari alemaniarraren lan paregabea. Lanbide honetan jarduten duten profesional askoren izenak ez bazaizkigu ezagunak egiten ere, kontsumitzen ditugun pelikula, serie edo edozein ikus-entzunezko edukitan sekulako garrantzia eta eragina dute. Pentsaezina dirudi, gaur egun, musikarik gabeko pelikula bat egitea, izan ere, esan daiteke garrantzia bera duela ikusten eta entzuten dugunak. Zimmer bezalako konpositoreek horren garrantzitsua eta beharrezkoa den musika sortu eta ikus-entzuleak hunkitzea posible egiten dute.


1957an jaio eta txikitatik musikaz inguraturik hazi den musikari honek Oscar sari bat irabazi zuen
The Lion King pelikularen soinu-bandaren arduradun izateagatik. Gainera, bederatzi izendapen jaso izan ditu sari hauetan Dunkirk, Interstellar, Rain Man… pelikula ospetsuetan egin zuen lan handiengatik. 

Oscar sarietaz gain, Zimmer beste hainbat sariren jabe da, horien artean, bi Urrezko Globo Sari The Lion King eta Gladiator filmen soinu-banden konpositorea izateagatik.

BAFTA, Grammy eta Emmy sarietan ere kontaezinak diren izendapenen artean, lau Grammy sariren jabe da. 


Azken urteetako lan garrantzitsuenetako bat Christopher Nolan zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendutako Interstellar pelikularentzat egindako soinu-banda ahaztezin eta paregabea dela esan daiteke, izan ere, publikoaren aldetik kritika ezinhobeak izan ditu ikus-entzulea espazioan zehar egindako bidaia honekin bat sentiarazten duen musika honek.

Oibar Uribarri Bengoetxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario