sábado, 24 de abril de 2021

PARADISUA EZ DA BETI IRUDIKATZEN DUGUN BEZALAKOA


Mateo Cabeza zuzendariaren azkenengo lanak aita eta seme baten istorio gogor eta hunkigarrian barneratzeko aukera ematen digu. “Paraíso” izena du bere azkenengo dokumental laburrak eta 2020ean estreinatu zen, Goya sarietara nominazio bat izanda niretzako oso gomendagarria bilakatu den produktua da. 



 "Paraíso" dokumentalaren kartela. Iturria: Mateo Cabezas-en web gunea.



Titulua irakurtzerakoan burura ez datorkigun paradisu batera bidaiatzeko aukera ematen digu zuzendariak. “Etxea” uztera behartuta, Gibraltarreko estugunea zeharkatzen dute semeak duen gaixotasunari konponbidea bilatu nahian. Azkenean, Espainako lurretan kokatzen dira aita eta semea, haien jaioterrian jaso ezin izan duten babesa bilatu nahian. Nork esango zien etxean ez zuten babesa lau pareta hori horien barnean aurkituko zutela.


20 minutu horietan min mota asko erreflexatuta ikusi ditzazkegu ia ia soilik irudien bitartez adierazita, sentimenduak dauden tokian ez baita beharrezkoa hitzik esatea. Mina: Lehenik, semea gaixotuta egoteak sortutakoa eta bigarrenik, haien herrialdea utzi behar izanarena; ez baita erreza izaten “etxetik” alde egitea babesa beste toki batean bilatzeko. Hala ere, min guzti hori maitasunarekin tartekatzen da, egoera horretan eutsi ahal izateko hain beharrezkoa duten maitasuna. 


                     Dokumentalaren irudia. Iturria: El correo de Andalucia.


Filmin plataforman eskuragarri dago eta esan nezake azken boladan ikusitako ikus-entzunezko produktuetatik barrunbeak gehien mugiarazi dizkidana izan dela. Paradisua ez da beti irudikatzen dugun bezalakoa. 



Oihane Corpion Pache.


jueves, 22 de abril de 2021

Burger King-ren irudi berria


Burger King logoaren aldaketa. Iturria: Burger King

Oraindik ez zara ohartu? Burger Kingek bere irudia aldatu du 20 urte baino gehiagoren ondoren. Iraunkortasunarekin, osagaien kalitatearekin, bezeroaren esperientziarekin eta digitalizazioarekin duen konpromisoari erantzuten dion irudia da logo berri hau. Oraingo logoa aurrekoaren oso desberdina ez bada ere, gaur egungokoagoa eta minimalistagoa dela nabaritzen da; markak bere ‘Whopper’ hanburgesa ospetsuan aurkitu du inspirazioa, laranja koloreko ogitxo txigortu biren artean "Burger King"-ren letra gorriak hanburgesa moduan aurkeztuz, eta alde batera utziz aurreko logoak zuen kurba urdina (artifizialaren irudia ematen baitzuen). Hala ere, gezurra badirudi ere, logo berri honek 1969 eta 1999 artean markak erabili zuen logoaren antza du, ia berdina dela ez esatearren.

Burger King logoaren eboluzioa. Iturria: 1000marcas.net


Burger King-ren irudi-aldaketa logotipoan ez ezik, uniforme berrietan ere oinarritu da. Uniforme horiek erosoak eta sinpleak izaten jarraitzen dute, baina, aldi berean, estilo modernoagoa dute; gainera, uniformeen koloreak ‘Whopper’ -ean inspiratuta daude. Horretaz gain, Burger Kingek publizitate-kanpainen irudia eta elikagaien bilgarriak birdiseinatu ditu ere, janaria zaporetsua edota kurruskarria bezaladeskribatzen duten adjektiboak erabiliz, eta baita Cachetejack enpresa espainiarrak sortutako ilustrazio dibertigarriak erabiliz.


Burger Kingren identitate bisual berria. Iturria: Burger King



Eukene Diaz Gardeazabal



lunes, 19 de abril de 2021

AROMATERAPIA

Aromaterapia material aromatikoen erabileran oinarritutako medikuntza alternatibo mota bat da, funtsezko olioak eta beste konposatu aromatiko batzuk barne, ongizate psikologikoa edo fisikoa hobetzeko helburuarekin. Praktikatzen duten pertsonek ziurtatzen dute medikuntza ez dela inoiz ordezkatu behar, baizik eta osagarri gisa erabili behar dela. Olio esentzialak lau eratara erabil daitezke: aplikazio topikoa, barnekoa, inhalazio bidez edo ur aromatizatuan sartuta. Metodo horien bidez, xurgapenak lortzen du olioak odol-hodietara iristea. 


Aromaterapiak eragin onuragarriena du gaitz txikietan, hala nola digestio-arazoetan, hilekoaren aurreko sindromean, gripeetan, estresarekin lotutako gaixotasunetan eta larruazaleko arazo batzuetan.Beraz, ez da gomendatzen ohiko medikuntza ordezkatzeko erabiltzea. Hala ere, patologia larria duten pertsonek sentitzen duten estres psikologikoa arintzeko erabil daiteke; izan ere, esentzia horietako batzuek prolaktina murrizteko propietateak dituzte, hau da tristura sortzen duen hormona.

Arruntenak dira;

- Suspertzaileak: limoia, pomelo-hazia, erromeroa.

- Estimulatzaileak: menda eta eukaliptoa (biek deskongestionatzaile gisa jokatzen dute arnastean). 

- Erlaxatzaileak: laranja, labanda

Beste olio batzuk, te-zuhaitzaren olioa adibidez, oso ezagunak dira beren propietate antiseptikoengatik.

Gaizka Bierge

jueves, 15 de abril de 2021

FRIENDS TELESAILEKO AKTOREEN ELKARTZE BEREZIA

Friends telesail famatu eta ikonikoaren protagonistak berriz elkartu dira kapitulu berezi bat grabatzeko. 17 urte geroago, Jennifer Aniston, Matthew Perry, Courteney Cox, David Schwimmer, Lisa Kudrow eta Matt LeBlanc aktoreak batu dira “Friends: The Reunion”-i esker. Atal berezi hau HBO Maxentzat ekoizten dute, telesail arrakastatsuaren ekoizle den talde nagusiak.

Kapitulu berria jatorrizko lokalizazio eta eszenaratzean grabatu dute. Zale amorratuak direnek irrikitan espero zuten telesail honen jarraipena edota berrartzea. Hala ere, aktoreek aitortu dute lagun zaharren arteko topaketa batean oinarrituko dela; horrela bada, gidoirik gabeko atala izango da.

Estreinaldia noiz izango den isilpean gorde badute ere, grabazioa bukatutzat eman dute. Beraz, adi ibiltzea komeni da!


Amaiur Garaizar

lunes, 12 de abril de 2021

Petra Collins-en folklore erotiko garaikidea

Petra Collins argazkilariak, aktorea den Alexa Demie modelo bezala jarriz, maitagarri-ipuin garaikidea den argazkiz beteriko liburua argitaratu du. Alexa Demie uhandre, elfo, maitagarri, sorgina,... bezala ikusi daiteke. Hori bai, folklore garaikidea denez, maitagarri-ipuinen pertsonaia hauek guztiek hainbat ezaugarri ezberdin izango dituzte, hala nola, bondage-aren parte hartzea. Laburbilduz, maitagarri-ipuin berritzaile honek erotismoa ere tartean izango du. 


Liburua webgune honetan erreserbatu daiteke https://www.rizzolibookstore.com/fairy-tales-1 







Garazi San Martin

Etorkizuna moda jasangarriaren eskuz

Baliabide naturalen agortzearen eta klima-aldaketaren ondorio larrien aurrean, modaren industriak kontzientzia hartzea erabaki du. Egunero entzuten dugu "moda jasangarria" kontzeptua, baina zer den badakigu?

Moda jasangarria da ingurumenarekiko eta modaren industria-sarearekiko errespetu-balioak kontuan hartzen dituena. Langileen osasuna eta lan-baldintza errespetatzen saiatzen da eta, oro har, ahalik eta sistema jasangarrienak ezartzen saiatzen da ere, bai ehungintza-produktuan eta bai fabrikazio-metodoetan.















Yazz da Bilbon pixkanaka loratzen ari den marka bat, Saioa Iriartek zuzendua. 2019an sortu zen, Bilbon ekoitzitako diseinuzko poltsak eskaintzeko. Iriartek dioenez, markaren filosofiak tokiko industriaren papera aldarrikatzen du eskuz egindako piezekin. Kontzeptu jasangarri, iraupen luzeko eta kalitate handiko baten alde egiten du, baita kontsumo arduratsu baten alde ere.



Gabriela Cibotaru

Hezkuntza COVID egoeran


 Gaur egun, bizi dugun egoerarekin, denok jasan ditugu aldaketa latzak. Oso handia izan da online eskolak ezartzeak irakasleei eta ikasleei zuzenean eragin diena.

Hezkuntza paradigma erabat aldatu da, baina irakasleek horren berri eman al dira? Hala ere, egia da batzuek beren metodologian murgildu direla egungo egoerara egokitzeko, baina gehienek ez dute planteatu ere egin. Gelako dinamikak orain dela bi urteko berberak dira, eta, horrela, zaila da onlinen parte hartzea eta temarioa asimilatzea. Gainera, horrek dakarren arretaren galeraz zer esanik ez, estimuluak pantaila baten medio iristen baitira, klase magistral batek izan zezakeen magia guztia galduz, adibidez.

Bestalde, ebaluatzeko modua, kasu gehienetan, ez da aldatu, azken azterketa bat dago oraindik. Baina, zein neurritan da argi eta garbi kopiatu daitekeen azterketa bat kontzeptuak barneratu diren ala ez erabakitzen duen froga? Ez litzateke hobe izango ebaluazio-sistema progresibo bat planteatzea, non ariketen eta dinamika desberdinen bidez eztabaida, pentsamendu kritikoa eta kontzeptuen asimilazioa bultzatu ahal izango zirenak.

Hezkuntza edozein gizarteren oinarria da; horregatik, merezi duen errespetuarekin eta garrantziarekin tratatu beharko genuke. Jasaten ari garen gabeziak onartezinak dira etorkizun oparo bat nahi badugu.

Jon Diez Pujana

domingo, 11 de abril de 2021

Bertsolaritzaren oihua


Bertsolari Txapelketa nagusia

Iturria: Bilbo Hiria Irratia                                


Bertsolaritza euskaldun guztiek ezagutzen dugu eta mundu guztiak ezagutu beharko lukeen artea da. Ahozko euskarazko literaturaren adar garrantzitsua izanda, abestuz, errimatuz eta neurtuz sortzen den berbaldi honi gaur egun ez zaio merezi duen garrantzia ematen. 


Askok ezagutzen ditugu, edo gutxienez entzun ditugu, Bertsolari Txapelketa Nagusia, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia edo Nafarroako Bertsolari Txapelketa etab. Baina, ehunekoetan hitz egiten, zein esango zenukete dela aipatutako txapelketaren bat atzeratzean amorrua, haserrea edo tristura sentituko zutenen portzentaia? Nire iritzia argi daukat: txikia. 2021eko irailean hastekoa zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren edizio berria bertan behera gelditu da eta talde txikia da benetako laguntzarekin erantzun duena, interes edo inplikazio falta somatzen delako gizartean. 


Orokorrean sare sozialetan zein egunerokoan kultura sustatzaile petoak garela erakustea gustatzen zaigu. Hori ez da txarra, baina hasi beharko genuke itxura hoiek aldatzen eta kaleetara ateratzen, mugitzen eta aktiboki parte hartzen. Kultura biztanleok bizirik mantentzen dugu eta bertsolaritzak jarrera aldatzeko oihukatzen ari digu.



Amaia Oficialdegui


PUBLIZITATEA ERALDATZEN


Gizartea eraldatzen doan heinean publizitatea ere gizarte horretara moldatu behar da. Nori saldu nahi, hartara egokitu behar.

Horrela erakutsi du Adidasek ere bere azken kanpainan. Stella McCartney ospetsuak diseinatutako "true Purpose" bilduma ekologikoaren kirol bularretakoa sustatzeko lantza jarri du enpresak. Ilea emakumeengan normalizatzeko asmoz, Adidas enpresak Leila Davis pole dance taldeko dantzari eta koreografo profesionala protagonista duten irudi batzuk argitaratu ditu kanpaina horren barruan.

Kanpainako argazkietako batean, besoak altxatuta dituen Davis ikus daiteke besapeetako ilea agerian uzteko asmoz nahita sortutako pose bat. Sare sozialetan asko komentatu dira argazkiak, batez ere goraipatua izan den keinu horrengatik, baina ez dira falta izan ilearen aldarrikapenaren inguruko kritikak ere.

Esan bezala, publizitatea eta gizartea eskutik doaz. Marka eta enpresek zuzendu nahi diren targetak aztertu behar dituzte eta ileen eta gorputz mota guztien normalizazioaren mugimendu honi heldu dio Adidasek ere. Kanpaina honekin, emakumeek ere ilea dutelaren ideia gizartean barneratzeko bultzada eman dute.

Gaizka Urkiza

Anya Taylor Joy "koloreko pertsona" bezala kalifikatu zuen Variety aldizkariak

Anya Taylor Joy aktoreak Urrezko Globo sari bat eskuratu zuen bere lan apartagatik, Beth Harmon pertsonaiari bizitza ematen "Gambito de Dama" telesailan. Gertakari honen harira makina bat artikulu idatzi ziren aktorearen inguruan. Hala ere, batek eskuratu zuen zalaparta handiena, "Variety" aldizkari ospetsukoak, hain zuzen ere. Bertan, aktorea "kolorezko emakume" (woman of color ingelesez) bezala kalifikatu zuten. Aktorearen deskripzioak asaldura handia eragin zuen sare sozialetan. Azkenean, aldizkariak artikulua aldatu behar izan zuen. Gainera, argitu behar izan zuen aktoreak bere burua "Latino zuri" bezala deskribatzen duela bere burua. 

Anya Taylor Joy Miamin jaio zen, baina Argentinan igaro zuen bere haurtzaroa sei urte bete zituen arte. Ondoren, Londresera joan zen bizitzera eta gaur egun, mundutik dabil bere lanaren beharren arabera. Bere aita Argentinarra da eta sustrai eskoziarrak dauzka, bere amak berriz, sustrai ingeles eta espainiarrak dauzka. Aktoreak leku askotatik datorrela aitortu badu ere, bere kalitatea eta bizitzarako jarrera Argentinatik datorrela esan du.  Gainera, harro sentitzen dela Argentinatik etortzeaz ere argi utzi du.    

Hainbat Estatubatuarren ikuspuntutik, Latinoa den norbait ezin daiteke txuria izan. Estatu Batuetan "koloreko pertsona" izendapena erabiltzen dute guztiz txuria eta Estatu Batuarra ez den norbait izendatzeko: Afroamerikarrak, Asiar-amerikarrak, Latinoak, Espainiako jendea, Amerikako Indio natiboak etab. Hau da, arraza eta etnia minoritarioetakoak diren talde guztiak izendatzeko erabiltzen dute "koloreko pertsona" izendapena, kontuan hartu gabe kultura edo jatorria, talde desberdin guztiak zaku berean sartuz. Horrez gain, argi uzten dute izendapen hori erabiltzeko larruazalaren kolorea ez dutela kontuan hartzen. Izan ere, Anya Taylor Joy-ren larruazalaren koloreari erreparatzen badiogu argi ikus daiteke zein den.


Anya Taylor-Joy 2021eko Urrezko Globo Sarietan

Leire Yue Ortubay 


Gentrifikazioa

Gentrifikazioa, auzo pobreetan diru gehiago duten pertsonek etxebizitzak erosten edota alokatzen dituztenean gertatzen den desplazamendu soziokulturala da. 

Hasieran, auzo hauetan langile-klaseko pertsonak bizi dira, errenta baxukoak. Auzo marginalak izaten dira, batzuetan periferietan kokatutakoak. Orduan, auzo hauetako baldintza txarrak hobetu nahian, gobernuek diru-laguntzak eskaintzen dituzte, hainbat negozio berrien irekiera eta azpiegitura berrien eraikuntza sustatuz. 

Hobekuntza hauek bizi-kalitatearen igoera ekartzen dute eta eros-ahalmen handiagoko pertsonak erakartzen dituzte, auzo hauetara lekualdatzen direnak. Auzo hauek “modan” jartzen dira eta guztiz errebalorizatzen dira. Etxebizitza eskariaren bat-bateko igoera honek bizitza izugarri garestitzea eragiten du, eta azkenik, auzo hauetan bizi ziren langileak, alokairuak eta zerbitzuak ezin ordainduz eta haien negozio txikiak ixtera behartuta, alde egin behar izaten dute.

Azken urteotan, gizarte-kezkaren hazkundea dela eta, asko hitz egin izan da gai honi buruz. Desinformazio asko badago ere, kontzientzazio-maila gero eta handiagoa da, eta gero eta jende gehiago dago gentrifikazioaren arazoari aurre egiteko prest. Hiri handietan gertatu ohi den prozesua denez, eta hiri handiek leku handia hartzen dutenez egunkari eta albistegietan, ez da harritzekoa fenomeno hau gero eta famatuagoa izatea. Hala ere, batez ere pertsona txiro eta arrazializatuak kaltetzen dituen prozesua denez, askok eta askok ez diote garrantzia handirik ematen eta sahiestezin eta naturaltzat hartzen dute.

Gentrifikazioa sahiestea zaila badirudi ere, argi dagoena da zerbait egin behar dela haren eraginak leuntzeko.




Ainhoa Ozalla

"GRINA BERA"

 Kirolari askok "Misma pasión" leloa erabiliz Misa Rodriguez futbolaria lagundu diote pasaden astean Twitterren jasotako jazarpenari aurre egiteko. Hau guztia, Real Madrileko futbolariaren txiro batekin hasi zen. Misa Rodriguezek "Misma pasión", bere argazkiarekin eta Marco Asensioaren beste batekin igo zuen. Txiroa igo eta ordu batzuk geroago ezabatzea erabaki zuen jasotako iruzkin matxistengatik.

Horregatik, hainbat kirolarik (futbol jokalariak, saskibaloikoak...) Misari bere laguntza eskaini nahi izan diote sare sozialen bitartez. Marco Asensiok berak txiro bat partekatu du "Misma pasión" leloa aipatuz eta "Que nada ni nadie te impida decir lo que piensas" esanez. Real Madrileko beste jokalari batzuk ere gehitu egin dira kanpaina honetara, hala nola, Marcelo, Vinicius, Fede Valverde eta Lucas Vázquez. Bartxelona, Valentzia, Levante, Elche... taldeko jokalariak ere parte hartu dute haien sare sozialetan leloa zabalduz. Baina mobilizazioa ez da bakarrik Espainian zabaldu, beste herrialdeetako taldeetara ere zabaldu egin da, Boca Juniors, Everton eta Totteham, besteak beste.



                                            Iturria: @marisabelrr1 (Twitter).

"Misma pasión" laguntza kanpaina bat bilakatzeaz gain, ikusgarritasuna eman du horrelako jarrera matxistak oraindik ere existitzen direla. Ez da normala horrelako iruzkinak egotea eta partekatzea, eta horiei aurre egin behar zaie ikusgarritasuna emanez eta denok batera horiek salatzen. Edozein jarrera edota iruzkin deseroso salatu egin behar da, ez zaie oharkabean pasatzen utzi behar.

                                             Iturria: @marisabelrr1 (Twitter).


Laura Ruiz Gaspar

sábado, 10 de abril de 2021

Zer efektu dute hedabideek gure bizitzan?

Gaur egun milaka hedabide daude gizartean. Iturria: Concepto
Gaur egun milaka hedabide daude gizartean. Iturria: Concepto


Hedabideek guk uste baino gehiago eragiten dute gure bizimoduan. Zer erosi, zer jantzi edo zer pentsatu imposatzen digute; gu ohartu gabe. Hedabideen hasierako funtzioa informatzea denean, benetan lortzen dutena desinformatzea da, eta herritarron bizitzeko era guztiz aldatzea, euren mesedetan. Baina, zelan azaldu dezakegu fenomeno hau?

Gaiko ikastunetako batzuek nabarmentzen dute, Vietnamgo eta Watergate-ko gertaeren ondoren, hirurogeiko hamarkadaren amaieran eta joan den mendeko hirurogeita hamarren jatorrien artean, prentsa iparramerikarra era erradikalean eraldatu zela, posizio ezkorrak onartuz eta aktoreei buruz borrokako eta bizitza politikoa definitzen duten prozesuetako. Beraz, audientziek, aldi bakoitza ugariago, kontsumitzen dute eta zinikoek, aurkako bizitza politikoari eta bere protagonistei buruz, negatibotasun hori, jarreretan halaber negatiboak itzultzen duena asimilatzen dute.

Halakoa da zeinen gainean "ondoez mediatikoaren Teoria" eraikitzen den oinarrizko premisa (media malaise-a). Azkeneko emaitza bezala, komunikabideen praktikak, aurkako jarrera zibikoko ekoiztetxeek sozietate zibilaren kohesioa mehatxatzen dute kontu publikoen gaineko ezaxolaren bidez. Fenomeno hau izendatzeko termino bezala halakoak erabiltzen dira: gaitzestasuna, beste batzuen arteko alienazioa, videomalestar-a.

Gaur egun, antzeko gauza gertatzen da. Gainera, pandemiak eragindako egoera honek areagotu egiten du hedabideen funtzio ezkorra. Beti albiste negatiboak argitaratu, eta oso gutxi positiboak. Zenbat iraungo du honek? Bat daki. 

Ander Garizurieta.