Gastronomia eta ilustrazioa biltzen dituen liburu berria
Ane Susperregui
Gastronomia eta ilustrazioa biltzen dituen liburu berria
Ane Susperregui
Ehun pelikula baino gehiagotan entzun dezakegu Hans Zimmer musikari alemaniarraren lan paregabea. Lanbide honetan jarduten duten profesional askoren izenak ez bazaizkigu ezagunak egiten ere, kontsumitzen ditugun pelikula, serie edo edozein ikus-entzunezko edukitan sekulako garrantzia eta eragina dute. Pentsaezina dirudi, gaur egun, musikarik gabeko pelikula bat egitea, izan ere, esan daiteke garrantzia bera duela ikusten eta entzuten dugunak. Zimmer bezalako konpositoreek horren garrantzitsua eta beharrezkoa den musika sortu eta ikus-entzuleak hunkitzea posible egiten dute.
1957an jaio eta txikitatik musikaz inguraturik hazi den musikari honek Oscar sari bat irabazi zuen The Lion King pelikularen soinu-bandaren arduradun izateagatik. Gainera, bederatzi izendapen jaso izan ditu sari hauetan Dunkirk, Interstellar, Rain Man… pelikula ospetsuetan egin zuen lan handiengatik.
Oscar sarietaz gain, Zimmer beste hainbat sariren jabe da, horien artean, bi Urrezko Globo Sari The Lion King eta Gladiator filmen soinu-banden konpositorea izateagatik.
BAFTA, Grammy eta Emmy sarietan ere kontaezinak diren izendapenen artean, lau Grammy sariren jabe da.
Azken urteotan sare sozialak bizitzaren ispilu bilakatu dira, hala nola, Instagramek izandako gorakadak nabarmenki markatu ditu komunikazio bideak. Moda-luxuaren sektoreko enpresa asko sare sozialen eta batez ere gamer munduan murgildu nahi izan dira azken boladan, Balenciagaren kasua adibidez, bere bilduma berria ezagutarazteko bideo-jokoa sortu zuen.
Iturria: Minuto Neuquén.
Dagoeneko 12 urte pasa dira “Breaking Dawn” izeneko The Twilight Sagaren azken liburua argitaratu zenetik eta 8 urte pelikula emititu zenetik. Nahiz eta Edward Cullen eta Bella Swan bikotearen istorioa amaituta egon, jarraitzaile askok oraindik hunkituta jarraitzen dugu. Nire kasuan, azkeneko argitalpenetik denbora asko pasa dut Stephenie Meyer egileak liburu berri bat aterako zuelaren itxaropenean, jarraitzaileoi sorpresa bat emango zigulakoan. Azkenean, amets hori errealitate bihurtu da.
Gaur egun bizi dugun pandemiak sortutako konfinamenduaren ondorioz, aurreko urtean egileak erabaki zuen sagaren lehen liburua “Twilight” (Crepúsculo) berriro idaztea baina orain Edward Cullen-en ikuspegitik, jatorriz Bella Swanek kontatzen duelako istorioa.
Liburu berria “Midnight Sun” (Sol de medianoche) izenaz argitaratu zen ingelesez 2020ko abuztuaren 4ean, eta gazteleraz, berriz, irailaren 17an. Oso arrakastatsua izan da, nahiz eta liburu-saga honen amaieratik urte asko pasa diren. Edozein liburutegietan aurkitu ahalko duzu liburua.
Liburu osoan zehar Bellaren bikotea eta banpiroa den Edward Cullen-en pentsamenduak eta iritziak jakiten ditugu, baita bere ziurtasun-gabeziak ere. Egileak elkarrizketa batean argi adierazi zuenez, Edward-en pentsamendua oso negatiboa eta deprimigarria da, liburuan zehar argi geratzen dena.
Nahiz eta istorioa berria ez izan eta irakurleak gertaerak nola garatuko diren jakin, istorio berdina Edward-en ikuspegitik irakurtzea oso zirraragarria iruditzen zait, egileak pertsonaia hau hobeto ezagutzeko aukera ematen dizulako, modu intimoago batean. Saga honen jarraitzailea bazara eta Edward Cullen-en ikuspegia jakitea gustatuko balitzaizu, liburua irakurtzea gomendatzen dizut.
Ez zara damutuko!
Ainara Irurieta
Askorentzat oso atsegina da kafe katilu batez gozatu ahal izatea, kafearen maitaleentzako egunaren momenturik onena da. Hilabete hauek zailak izan dira jarduera hori gure kafetegi gustukoenean egiteko edo momentu hori gure pertsonarik maiteenekin partekatzeko. Horregatik, Nestleren "Nescafé" markak oso publizitate kanpaina baikorra egin du aurten Mexikon Covid19a bertan behera uzteko, eta horretarako sormena erabiltzen du.
Txertoen etorrerarekin, itxaropena dagoela ikus dezakegu, eta laster nahi dugun lekuan eta nahi duguna pertsonekin kafe kikara bat gozatuko dugula, eta hori da Nescafek helarazi nahi duen mezua.
Orain dela urtebete, 2020ko apirilaren 24an, Josh Swain izeneko ikasle batek, konfinamenduan aspertuta zegoelarik, talde batean aurkitu ahal izan zituen “Josh” izeneko pertsona guztiak batu zituen talde batean, eta benetako Josh Swain-a nor izango den erabakitzeko borroka batera desafiatu zituen.
Hasieran txantxa bat baino ez zen izan, baina Twitterren publikatu zuenean, biralizatu egin zen. Urtebete geroago, jendeak Josh Swain-ek egindako promesa gogoratzen zuen eta hura betetzeko eskatzen zuen. Beraz, Josh Swain-ek ekitaldiaren informazioa publikatu zuen webgune batean, atzerako kontaketa batekin batera. Koordenatuak aldatu behar izan zituen ere, hasieran zoriz baserri baten koordenatuak jarri zituelako, eta ez zuen nahi jendea gizon baten jabetza pribatuan sartzerik.
Pasa den larunbatean, 2021ko apirilaren 24an, herrialde osoko Josh-ak Lincoln-en (Nebraska) parke batera joan ziren, “igerileku-txurroen battle royale”-a egi bihurtzeko. #JoshFight eta #JoshFight2021 hasthtag-ak biralizatu egin ziren. Ekitaldiko momenturik onena zera izan zen: “Battle Royale”-ko irabazlea, eta ondorioz, Josh legitimoa (“The Ultimate Josh”), Lincoln-eko 5 urteko ume bat izan zen.
Hau guztia gutxi balitz, Google-k “Legendary Josh Battlefield” bezala izendatu du #JoshFight-a izan den kokapenean, eta dagoeneko 10.000$ bildu dituzte.

Atzo, apirilaren 26a, astelehena, “El Conquistador del Caribe”-ko 15. kapitulua bizi genuan gaueko 22:20ean euskal telebistako bigarren katean. Hurrengo paragrafoetan gertatutako guztiari buruz hitz egingo dut; taldeek egin zuten aukeraketatik duelorarte.
![]() |
Iturria: Google Imagenes |
Hasteko, taldeei mezu bat iritsi zitzaien taldeko bat aukeratu behar zutela esanez. Mezuak ez zuen informazio handirik ematen eta bi taldeak espekulatzen hasi ziren. Eztabaidatu ondoren Cacata taldeak Atior aukeratu zuen eta Cuyaya taldeak Nahia. Aukeraketa burutu zutenean, taldeek ez zekiten haiek izango zirela kapitainak eta nire ustez bi aukeraketak nahiko kaskarrak izan ziren. Aitor zein Nahia pertsona lasaiegiak dira horrelako erantzunkizuna edukitzeko, biek beren hoberena eman zuten baina argi geratu zen benetako kapitainak David Seco eta Eneko Van Horenbeke direla. Ezin izan ziren isildu froga guztian. Frogari buruz, nire ustez aspergarria izan zen, ikuslegoak froga dinamikoagoak fitu nahiago eta atzokoa oso geldoa izan zen. Haren gogortasuna ez du inork zalantzan jartzen baina mami gutxi zeukala esan daiteke. Catata taldea nagusi izan zen eta ikurriña eraman zuten kanpamendu aberatsera.
| Iturria: El Conquiseko Instagrama |
Asanblean barneratuz, talde grisak Berako nominatu zuen arrazoi guztiarekin, frogan oso indatsua dela erakutsi zuen eta abentura osoan zehar lehiakide gogorra dela erakutsi zuen. Bigarren nominatua kapitainaren eskutik jakin genuen eta kasu honetan Oscar izan zen aukeratua. Ez da lehen aldia duelo batera doala, ezta nominatua ateratzen dela ere, baina bere adina kontuan izanda lehikide arriskutsu bat bat dela esan daiteke. Hirugarren nominatua taldearen bozketatik atera zen eta kasu honetan kaltetua Olatz izan zen. Talde ia guztiak nominatu zuen ahulena ikusten dutelako eta ni ados nago hartu zuten erabakiarekin. Betiere ahulezia eta indarra ez dela fisikoa, bere zati psikologikoa badaukala aitortu behar da.
| Iturria: Eitb Nahieran |
Dueloa oso interesgarria iruditu zitzaidan, baina pixka bat errepikakorra. Autoaszentsioa jada El Conquiseko ohiko froga bat da eta atzo ahulazia eta indarraren aldea argi ikusi zen. Gorputzez indartsuenak direnak ez dira beti lehiakide indartsuenak, eta alderantziz. Olatzek sekulako ikuskizuna eskaini zuen bart gauean dueloaren garaile bilakatuz. Bestalde, Berakok jende asko harriturik utzi zuen, bera eskaladorea izanda bere pisua igo ezin iza zuenean. Horren ondorioz, aste honetako Kanporatua Berako izan da. Asteazkenean platoan izango dugu han gertatu zitzaion guztiari buruz hitz egiteko. Beraz badakizue, Berako beste behin ikusi nahi baduzue asteazkenean 22:20etan jarri ETB2 eta ikusi El Conquiseko eztabaida Patxi Alonsoren eskutik.
| Iturria: EiTB |
Ander Larequi
Gaur egun ezagutzen dugun New York oraingo egoera aberats, garbi eta kosmopolitara ailegatzeko, aurretik metamoforsi ugaritik pasa izan behar izan du. Duela mende bat baino gutxiago, bizileku arriskutsua zen, porrot ekonomiko izugarriaren amildegian zegoena. Baina jendeak honen aurrean beldurtu eta ez bertaratzea erabaki beharrean, kontrakoa egin zuen. Honela bihurtu zen Nueva York XX. mendeko Parisen, bizimodu merkeak garaiko artista gazteei haien ametsak nola edo ahala materializatzea ahalbidetzen zuen heinean, hiria kulturaz eta bizitasunez betetzen hasi zelako. Arte plastikoaz, poesiaz, modaz, zinemaz… 60-70ko hamarkaden bitartean edozertaz gozatu zitekeen New Yorkeko zokoetan. Hala ere, musika zen, beharbada, aldi horretan zirrara gehien pizten zuen jarduera. Izan ere, espresuki huraz disfrutatzeko toki ugari zeuden Manhattaneko irlan: Punk eta New Wave musika gustokoak izanez gero, CBGB’s eta Max’s Kansas City zeuden, aldiz, soinu esperimentalaren zaleek Warhol-en The Factory-a zuten. Alabaina, benetako musikaren guneak aldi hartan klubak ziren eta horien arteko garrantzitsuena musika Disco-ko Studio 54 zen.
Studio 54 klubeko sarrera. Argazkilaria: Bill Bernstein
1977. urtean aspaldiko lagun, nightclub bat irekitzeko asmoz Ian Schrager eta Steve Rubell-ek CBSko plato zahar bat erosi zuten, Vietnamgo Gerra amaitu eta jendeak seriotasuna alboratu eta bizipozez beteta zegoela konturatzean. 400,000 dolarreko inbertsio eta Broadway-ko tramoilari eta dekoratzaileekin, Schrager eta Rubell-ek urte hartako apirilaren 26ean Studio 54 zabaldu zuten, historia garaikideko atal zoroenetarikoa hasiz. Esaten da irekiera gauerako 5000 gonbidapen bidali zirela eta ateak ireki zireneko momentuan, jende ugari zegoela Rubbel-en “sartzeko-bahe”-tik pasa eta ateak igarotzeko gurarekin.
Estreinaldirako gonbidapen originalak. Iturria: Google Images
Klubak 33 hilabeteko bizitza izan zuen, motza baina ez horregatik txisparik gabekoa, bertaratzen zirenek hurrengo filosofia zutelako: “Dantzan jarraitu mundu amaieraraino”. Bestelako filosofiak ere bazituzten… Askok diote klubak lortzen zuen jende arrunt eta garaiko ikono, Drag Queen eta bestelakoen uztarketa Studio 54-n arrakastaren osagai garrantzitsua izan zela, David Geffen-ek azaldutakoarekin batera: Studio 54 kluba sorgailuen ondoren eta Hiesaren aurretik agertu zela.
Studio 54-ko pistak 1977. urtean. Iturria: Google Images
Azkenean, bi jabeek kartzelean amaitu zuten 1,5 milioiko zerga-ihesa egiteagatik , ondorioz klubak itxi behar izan zuen. Alabaina kartzela sartu baino lehen, aurreko gauean Studio 54-n azken despedidako festa antolatu zen, Sinatraren “My Way” leitmotivtzat zuena.
Klubeko jabeak: Steve Rubbell (ezkerraldean) eta Ian Schrager (eskuinaldean). Iturria: Photofest
Klubeko jabeak: Steve Rubbell (ezkerraldean) eta Ian Schrager (eskuinaldean). Iturria: Photofest
Klubari gehiago jakin nahi duenak Mark Tyrnauer-en dokumentala ikus dezala, nire ustez, tokiaren espiritu bereziaz kontagiatzeko modurik onena delako.
Lierni Apaolaza Urdanpilleta
Mateo Cabeza zuzendariaren azkenengo lanak aita eta seme baten istorio gogor eta hunkigarrian barneratzeko aukera ematen digu. “Paraíso” izena du bere azkenengo dokumental laburrak eta 2020ean estreinatu zen, Goya sarietara nominazio bat izanda niretzako oso gomendagarria bilakatu den produktua da.
"Paraíso" dokumentalaren kartela. Iturria: Mateo Cabezas-en web gunea.
Titulua irakurtzerakoan burura ez datorkigun paradisu batera bidaiatzeko aukera ematen digu zuzendariak. “Etxea” uztera behartuta, Gibraltarreko estugunea zeharkatzen dute semeak duen gaixotasunari konponbidea bilatu nahian. Azkenean, Espainako lurretan kokatzen dira aita eta semea, haien jaioterrian jaso ezin izan duten babesa bilatu nahian. Nork esango zien etxean ez zuten babesa lau pareta hori horien barnean aurkituko zutela.
20 minutu horietan min mota asko erreflexatuta ikusi ditzazkegu ia ia soilik irudien bitartez adierazita, sentimenduak dauden tokian ez baita beharrezkoa hitzik esatea. Mina: Lehenik, semea gaixotuta egoteak sortutakoa eta bigarrenik, haien herrialdea utzi behar izanarena; ez baita erreza izaten “etxetik” alde egitea babesa beste toki batean bilatzeko. Hala ere, min guzti hori maitasunarekin tartekatzen da, egoera horretan eutsi ahal izateko hain beharrezkoa duten maitasuna.
Dokumentalaren irudia. Iturria: El correo de Andalucia.
Filmin plataforman eskuragarri dago eta esan nezake azken boladan ikusitako ikus-entzunezko produktuetatik barrunbeak gehien mugiarazi dizkidana izan dela. Paradisua ez da beti irudikatzen dugun bezalakoa.
Oihane Corpion Pache.
Burger King-ren irudi-aldaketa logotipoan ez ezik, uniforme berrietan ere oinarritu da. Uniforme horiek erosoak eta sinpleak izaten jarraitzen dute, baina, aldi berean, estilo modernoagoa dute; gainera, uniformeen koloreak ‘Whopper’ -ean inspiratuta daude. Horretaz gain, Burger Kingek publizitate-kanpainen irudia eta elikagaien bilgarriak birdiseinatu ditu ere, janaria zaporetsua edota kurruskarria bezaladeskribatzen duten adjektiboak erabiliz, eta baita Cachetejack enpresa espainiarrak sortutako ilustrazio dibertigarriak erabiliz.
Eukene Diaz Gardeazabal
Aromaterapia material aromatikoen erabileran oinarritutako medikuntza alternatibo mota bat da, funtsezko olioak eta beste konposatu aromatiko batzuk barne, ongizate psikologikoa edo fisikoa hobetzeko helburuarekin. Praktikatzen duten pertsonek ziurtatzen dute medikuntza ez dela inoiz ordezkatu behar, baizik eta osagarri gisa erabili behar dela. Olio esentzialak lau eratara erabil daitezke: aplikazio topikoa, barnekoa, inhalazio bidez edo ur aromatizatuan sartuta. Metodo horien bidez, xurgapenak lortzen du olioak odol-hodietara iristea.
Aromaterapiak eragin onuragarriena du gaitz txikietan, hala nola digestio-arazoetan, hilekoaren aurreko sindromean, gripeetan, estresarekin lotutako gaixotasunetan eta larruazaleko arazo batzuetan.Beraz, ez da gomendatzen ohiko medikuntza ordezkatzeko erabiltzea. Hala ere, patologia larria duten pertsonek sentitzen duten estres psikologikoa arintzeko erabil daiteke; izan ere, esentzia horietako batzuek prolaktina murrizteko propietateak dituzte, hau da tristura sortzen duen hormona.
Arruntenak dira;
- Suspertzaileak: limoia, pomelo-hazia, erromeroa.
- Estimulatzaileak: menda eta eukaliptoa (biek deskongestionatzaile gisa jokatzen dute arnastean).
- Erlaxatzaileak: laranja, labanda
Beste olio batzuk, te-zuhaitzaren olioa adibidez, oso ezagunak dira beren propietate antiseptikoengatik.
Gaizka Bierge
Friends telesail famatu eta ikonikoaren protagonistak berriz elkartu dira kapitulu berezi bat grabatzeko. 17 urte geroago, Jennifer Aniston, Matthew Perry, Courteney Cox, David Schwimmer, Lisa Kudrow eta Matt LeBlanc aktoreak batu dira “Friends: The Reunion”-i esker. Atal berezi hau HBO Maxentzat ekoizten dute, telesail arrakastatsuaren ekoizle den talde nagusiak.
Kapitulu berria jatorrizko lokalizazio
eta eszenaratzean grabatu dute. Zale amorratuak direnek irrikitan espero zuten
telesail honen jarraipena edota berrartzea. Hala ere, aktoreek aitortu dute lagun
zaharren arteko topaketa batean oinarrituko dela; horrela bada, gidoirik gabeko
atala izango da.
Estreinaldia noiz izango den isilpean
gorde badute ere, grabazioa bukatutzat eman dute. Beraz, adi ibiltzea komeni da!
Petra Collins argazkilariak, aktorea den Alexa Demie modelo bezala jarriz, maitagarri-ipuin garaikidea den argazkiz beteriko liburua argitaratu du. Alexa Demie uhandre, elfo, maitagarri, sorgina,... bezala ikusi daiteke. Hori bai, folklore garaikidea denez, maitagarri-ipuinen pertsonaia hauek guztiek hainbat ezaugarri ezberdin izango dituzte, hala nola, bondage-aren parte hartzea. Laburbilduz, maitagarri-ipuin berritzaile honek erotismoa ere tartean izango du.
Liburua webgune honetan erreserbatu daiteke https://www.rizzolibookstore.com/fairy-tales-1