martes, 16 de noviembre de 2021

Eau de Lacoste L12 Green - Mattin Azpiroz Pagola


Eau de Lacoste L.12 Green

Kaixo!

Mattin Azpiroz naiz eta hemen aurkezten dudan perfumea Eau de Lacost L12 Green da. Lacosteren lurrin zitriko berriak naturaren usaina gogorarazten du. Usain natural lasaigarria da, Italiako bergamota, pomelo eta meloi izoztuaren nota zitrikoak dituena. Berbena, labanda urdina, ezkaia, urki-hostoak eta pikua ere badaude.

Usain garbia, aromatikoa, loretsua, gaztea, kremosoa eta xuabea ditu, eta ez da beste zitrikoak bezain intentsua. Gauetarako egokia da, eta egun beroetan ere oso aproposa, oso freskoa delako.


Gizonezkoentzat zuzendutako perfumea da hau, 175ml-koa da eta prezioari dagokionez 48,90 euro balio ditu, eta metro bat baino gutxiagoko proiekzioa du. 2 orduko iraupena du gehien bat eta 30 urtetik gorako gizonezkoentzat da egokia.

48,90 euroren truke eskura daiteke lehen esan bezala. Amazonen, berriz, 38,90 eurogatik eskura daiteke, baina botilaren tamaina txikixeagoa da.


Originala:



Amazon-ekoa:

Erosteko link-ak:

Perfumes Look

Amazon


Lacoste L12 diseinua sinplea eta dotorea da markaren sofistikazioarekin eta sinbolismoarekin bat eginez. Botilak dotoreak eta minimalistak dira markaren logo bereizgarri batekin, krokodilo ospetsua oihal brodatuan. Botilaren gainazaleko ehundurak polo batena gogorarazten du.


Hementxe duzue nire analisiaren bideoa, gozatu!






Nire iritzia soilik izan ez dezazuen, hementxe duzue beste review bat. Esan beharra dut ingelesez dela eta ez dudala besterik aurkitu, baina arazorik baduzue azpitituluak aktibatzeko aukera bertan duzue.














martes, 4 de mayo de 2021

 Gastronomia eta ilustrazioa biltzen dituen liburu berria


Blasina eta Claudia haien pasioak liburu batean batu dituzten bi gazte
dira. Liburua “Mañanitas: desayunos y Rituales” deitzen da. Blasina
ilustratzailea da eta Claudia sukaldaria, biak Instagram sare sozialaren
bidez haien balioak transmititzen hasi ziren eta pixkanaka jarraitzaile
gehiago lortzen hasi ziren. Gaur egun hemezortzi mila jarraitzaile inguru
dituzte. Orain dela bi urte liburu bat sortzearen proiektua hasi zuten,
horretarako, It’sLava enpresak ematen zuen beka bat irabazi zuten.



Liburuak artea eta gastronomia biltzen ditu eta ilustrazioa, argazkigintza
eta diseinuaren bitartez, haien baloreak transmititzen dituzte. Janaria,
gure gorputza eta ingurunearekiko daukagun harremanen gaiak jorratzen
dituzte, inspirazio iturria izatearen helbururekin. Proiektua haiek
kudeatzen dute eta bakarrik haien webgunearen bitartez eskuratu daiteke
liburua. Eskuratzeko “pre-order” sistema erabiltzen dute, hau da, eskatu
behar duzu haiek inprimatzeko.

Ane Susperregui

domingo, 2 de mayo de 2021

Hans Zimmer: Soinu-banden maisu

Ehun pelikula baino gehiagotan entzun dezakegu Hans Zimmer musikari alemaniarraren lan paregabea. Lanbide honetan jarduten duten profesional askoren izenak ez bazaizkigu ezagunak egiten ere, kontsumitzen ditugun pelikula, serie edo edozein ikus-entzunezko edukitan sekulako garrantzia eta eragina dute. Pentsaezina dirudi, gaur egun, musikarik gabeko pelikula bat egitea, izan ere, esan daiteke garrantzia bera duela ikusten eta entzuten dugunak. Zimmer bezalako konpositoreek horren garrantzitsua eta beharrezkoa den musika sortu eta ikus-entzuleak hunkitzea posible egiten dute.


1957an jaio eta txikitatik musikaz inguraturik hazi den musikari honek Oscar sari bat irabazi zuen
The Lion King pelikularen soinu-bandaren arduradun izateagatik. Gainera, bederatzi izendapen jaso izan ditu sari hauetan Dunkirk, Interstellar, Rain Man… pelikula ospetsuetan egin zuen lan handiengatik. 

Oscar sarietaz gain, Zimmer beste hainbat sariren jabe da, horien artean, bi Urrezko Globo Sari The Lion King eta Gladiator filmen soinu-banden konpositorea izateagatik.

BAFTA, Grammy eta Emmy sarietan ere kontaezinak diren izendapenen artean, lau Grammy sariren jabe da. 


Azken urteetako lan garrantzitsuenetako bat Christopher Nolan zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendutako Interstellar pelikularentzat egindako soinu-banda ahaztezin eta paregabea dela esan daiteke, izan ere, publikoaren aldetik kritika ezinhobeak izan ditu ikus-entzulea espazioan zehar egindako bidaia honekin bat sentiarazten duen musika honek.

Oibar Uribarri Bengoetxea

Moda sektorea gamer munduan

Azken urteotan sare sozialak bizitzaren ispilu bilakatu dira, hala nola, Instagramek izandako gorakadak nabarmenki markatu ditu komunikazio bideak. Moda-luxuaren sektoreko enpresa asko sare sozialen eta batez ere gamer munduan murgildu nahi izan dira azken boladan, Balenciagaren kasua adibidez, bere bilduma berria ezagutarazteko bideo-jokoa sortu zuen. 

Kasu honetan Pull&Bear-ren txanda izan da, “chica Pacific” kaleratutako bilduma berria aprobetzatuz, moda-kate gaztea aurretik luxuko markek erabilitako estrategia bera erabili du bideojoku birtual bat estrenatzean. Ideia berri honen helburua sektorean kontsumitzaile berriak eta gazteak erakartzea izan da. Jokua Kalifoniatik Tokiora joateko ibilbide bat da, ibilbidean zehar oztopo batzuei aurre egin behar zaie, kolekzio berriaren jantziak ateratzen diren bitartean. Plataforma bakoitzerako erabilgarritasun modu bat diseinatu dute, deskargatu behar ez dela nabarmentzen, dagoeneko “Pacific Game” eskuragarri dago Pull&Bearreko webgunean, Facebookeko eta Intagrameko kontu ofizialetan.
  Iturria: Pull&Bear webgunea
Ainhoa Aldabe

sábado, 1 de mayo de 2021

The Twilight Saga-ko banpiroak bueltan dira


Iturria: Minuto Neuquén.



Dagoeneko 12 urte pasa dira “Breaking Dawn” izeneko The Twilight Sagaren azken liburua argitaratu zenetik eta 8 urte pelikula emititu zenetik. Nahiz eta Edward Cullen eta Bella Swan bikotearen istorioa amaituta egon, jarraitzaile askok oraindik hunkituta jarraitzen dugu. Nire kasuan, azkeneko argitalpenetik denbora asko pasa dut Stephenie Meyer egileak liburu berri bat aterako zuelaren itxaropenean, jarraitzaileoi sorpresa bat emango zigulakoan. Azkenean, amets hori errealitate bihurtu da. 


Gaur egun bizi dugun pandemiak sortutako konfinamenduaren ondorioz, aurreko urtean egileak erabaki zuen sagaren lehen liburua “Twilight” (Crepúsculo) berriro idaztea baina orain Edward Cullen-en ikuspegitik, jatorriz Bella Swanek kontatzen duelako istorioa. 


Liburu berria “Midnight Sun” (Sol de medianoche) izenaz argitaratu zen ingelesez 2020ko abuztuaren 4ean, eta gazteleraz, berriz, irailaren 17an. Oso arrakastatsua izan da, nahiz eta liburu-saga honen amaieratik urte asko pasa diren. Edozein liburutegietan aurkitu ahalko duzu liburua.


Liburu osoan zehar Bellaren bikotea eta banpiroa den Edward Cullen-en pentsamenduak eta iritziak jakiten ditugu, baita bere ziurtasun-gabeziak ere. Egileak elkarrizketa batean argi adierazi zuenez, Edward-en pentsamendua oso negatiboa eta deprimigarria da, liburuan zehar argi geratzen dena. 


Nahiz eta istorioa berria ez izan eta irakurleak gertaerak nola garatuko diren jakin, istorio berdina Edward-en ikuspegitik irakurtzea oso zirraragarria iruditzen zait, egileak pertsonaia hau hobeto ezagutzeko aukera ematen dizulako, modu intimoago batean. Saga honen jarraitzailea bazara eta Edward Cullen-en ikuspegia jakitea gustatuko balitzaizu, liburua irakurtzea gomendatzen dizut.

Ez zara damutuko!


Ainara Irurieta


"Gutxiago falta da" Nescafe Mexikoren mezu itxaropentsua

Askorentzat oso atsegina da kafe katilu batez gozatu ahal izatea, kafearen maitaleentzako egunaren momenturik onena da. Hilabete hauek zailak izan dira jarduera hori gure kafetegi gustukoenean egiteko edo momentu hori gure pertsonarik maiteenekin partekatzeko. Horregatik, Nestleren "Nescafé" markak oso publizitate kanpaina baikorra egin du aurten Mexikon Covid19a bertan behera uzteko, eta horretarako sormena erabiltzen du. 

Txertoen etorrerarekin, itxaropena dagoela ikus dezakegu, eta laster nahi dugun lekuan eta nahi duguna pertsonekin kafe kikara bat gozatuko dugula, eta hori da Nescafek helarazi nahi duen mezua. 

Nescaféren iragarkia Mexikon (2021)


Sare sozialetan oso birala izan den iragarki hau "Marcel Mexiko" agentziak burutu du.  Eta nahiz eta iragarki-testuak itxaropen handia transmititzen duen ("Ya falta menos"), garrantzitsuena edo grafikoetan deigarriena da irudian kafe-katiluen eta musukoen arteko jolas bisuala egiten dela, azken finean, musukoak gaur egungo egoera deskribatzen duten elementuak dira eta denok irrikaz itxaroten dugu haien agurra. Erabilitako kolorea gorria da, azken finean markaren kolore korporatiboa da eta. 



Nerea Villegas Hurtado de Saratxo


martes, 27 de abril de 2021

Ehundaka "Josh"-en borroka, euren izena mantentzeko

Orain dela urtebete, 2020ko apirilaren 24an, Josh Swain izeneko ikasle batek, konfinamenduan aspertuta zegoelarik, talde batean aurkitu ahal izan zituen “Josh” izeneko pertsona guztiak batu zituen talde batean, eta benetako Josh Swain-a nor izango den erabakitzeko borroka batera desafiatu zituen.

                                             2020-04-24: Facebook taldearen sorrera

Hasieran txantxa bat baino ez zen izan, baina Twitterren publikatu zuenean, biralizatu egin zen. Urtebete geroago, jendeak Josh Swain-ek egindako promesa gogoratzen zuen eta hura betetzeko eskatzen zuen.  Beraz, Josh Swain-ek ekitaldiaren informazioa publikatu zuen webgune batean, atzerako kontaketa batekin batera. Koordenatuak aldatu behar izan zituen ere, hasieran zoriz baserri baten koordenatuak jarri zituelako, eta ez zuen nahi jendea gizon baten jabetza pribatuan sartzerik. 

                                         Gizonaren baserrian jarritako "mezua", koordenatu berriekin

Gainera, "Josh originalak" Interneteko boterea erabiltzea erabaki zuen haur-ospitale batentzako dirua biltzeko. Ekitaldia gertatu baino ordu batzuk lehenago, dagoeneko 6.400$ bildu zituzten. Horrez gain, "borrokara" joango zen jendeari elikagai-bankuentzat janaria ekar zezaten eskatu zioin.

Pasa den larunbatean, 2021ko apirilaren 24an, herrialde osoko Josh-ak Lincoln-en (Nebraska) parke batera joan ziren, “igerileku-txurroen battle royale”-a egi bihurtzeko. #JoshFight eta #JoshFight2021 hasthtag-ak biralizatu egin ziren. Ekitaldiko momenturik onena zera izan zen: “Battle Royale”-ko irabazlea, eta ondorioz, Josh legitimoa (“The Ultimate Josh”), Lincoln-eko 5 urteko ume bat izan zen.





Hau guztia gutxi balitz, Google-k “Legendary Josh Battlefield” bezala izendatu du #JoshFight-a izan den kokapenean, eta dagoeneko 10.000$ bildu dituzte.






Malen Basañez 


 El Conquistador Del Caribe: 15. kapitulua


Atzo, apirilaren 26a, astelehena, “El Conquistador del Caribe”-ko 15. kapitulua bizi genuan gaueko 22:20ean euskal telebistako bigarren katean. Hurrengo paragrafoetan gertatutako guztiari buruz hitz egingo dut; taldeek egin zuten aukeraketatik duelorarte.


Iturria: Google Imagenes

Hasteko, taldeei mezu bat iritsi zitzaien taldeko bat aukeratu behar zutela esanez. Mezuak ez zuen informazio handirik ematen eta bi taldeak espekulatzen hasi ziren. Eztabaidatu ondoren Cacata taldeak Atior aukeratu zuen eta Cuyaya taldeak Nahia. Aukeraketa burutu zutenean, taldeek ez zekiten haiek izango zirela kapitainak eta nire ustez bi aukeraketak nahiko kaskarrak izan ziren. Aitor zein Nahia pertsona lasaiegiak dira horrelako erantzunkizuna edukitzeko, biek beren hoberena eman zuten baina argi geratu zen benetako kapitainak David Seco eta Eneko Van Horenbeke direla. Ezin izan ziren isildu froga guztian. Frogari buruz, nire ustez aspergarria izan zen, ikuslegoak froga dinamikoagoak fitu nahiago eta atzokoa oso geldoa izan zen. Haren gogortasuna ez du inork zalantzan jartzen baina mami gutxi zeukala esan daiteke.  Catata taldea nagusi izan zen eta ikurriña eraman zuten kanpamendu aberatsera.


Iturria: El Conquiseko Instagrama

Asanblean barneratuz, talde grisak Berako nominatu zuen arrazoi guztiarekin, frogan oso indatsua dela erakutsi zuen eta abentura osoan zehar lehiakide gogorra dela erakutsi zuen. Bigarren nominatua kapitainaren eskutik jakin genuen eta kasu honetan Oscar izan zen aukeratua. Ez da lehen aldia duelo batera doala, ezta nominatua ateratzen dela ere, baina bere adina kontuan izanda lehikide arriskutsu bat bat dela esan daiteke. Hirugarren nominatua taldearen bozketatik atera zen eta kasu honetan kaltetua Olatz izan zen. Talde ia guztiak nominatu zuen ahulena ikusten dutelako eta ni ados nago hartu zuten erabakiarekin. Betiere ahulezia eta indarra ez dela fisikoa, bere zati psikologikoa badaukala aitortu behar da. 


Iturria: Eitb Nahieran

Dueloa oso interesgarria iruditu zitzaidan, baina pixka bat errepikakorra. Autoaszentsioa jada El Conquiseko ohiko froga bat da eta atzo ahulazia eta indarraren aldea argi ikusi zen. Gorputzez indartsuenak direnak ez dira beti lehiakide indartsuenak, eta alderantziz. Olatzek sekulako ikuskizuna eskaini zuen bart gauean dueloaren garaile bilakatuz. Bestalde, Berakok jende asko harriturik utzi zuen, bera eskaladorea izanda bere pisua igo ezin iza zuenean. Horren ondorioz, aste honetako Kanporatua Berako izan da. Asteazkenean platoan izango dugu han gertatu zitzaion guztiari buruz hitz egiteko. Beraz badakizue, Berako beste behin ikusi nahi baduzue asteazkenean 22:20etan jarri ETB2 eta ikusi El Conquiseko eztabaida Patxi Alonsoren eskutik.


Iturria: EiTB



Ander Larequi


Disco musikaren paradisua

Gaur egun ezagutzen dugun New York oraingo egoera aberats, garbi eta kosmopolitara ailegatzeko, aurretik metamoforsi ugaritik pasa izan behar izan du. Duela mende bat baino gutxiago, bizileku arriskutsua zen, porrot ekonomiko izugarriaren amildegian zegoena. Baina jendeak honen aurrean beldurtu eta ez bertaratzea erabaki beharrean, kontrakoa egin zuen. Honela bihurtu zen Nueva York XX. mendeko Parisen, bizimodu merkeak garaiko artista gazteei haien ametsak nola edo ahala materializatzea ahalbidetzen zuen heinean, hiria kulturaz eta bizitasunez betetzen hasi zelako. Arte plastikoaz, poesiaz, modaz, zinemaz… 60-70ko hamarkaden bitartean edozertaz gozatu zitekeen New Yorkeko zokoetan. Hala ere, musika zen, beharbada, aldi horretan zirrara gehien pizten zuen jarduera. Izan ere, espresuki huraz disfrutatzeko toki ugari zeuden Manhattaneko irlan: Punk eta New Wave musika gustokoak izanez gero, CBGB’s eta Max’s Kansas City zeuden, aldiz, soinu esperimentalaren zaleek Warhol-en The Factory-a zuten. Alabaina, benetako musikaren guneak aldi hartan klubak ziren eta horien arteko garrantzitsuena musika Disco-ko Studio 54 zen.

Studio 54 klubeko sarrera. Argazkilaria: Bill Bernstein 

Studio 54 klubeko sarrera. Argazkilaria: Bill Bernstein


1977. urtean aspaldiko lagun, nightclub bat irekitzeko asmoz Ian Schrager eta Steve Rubell-ek CBSko plato zahar bat erosi zuten, Vietnamgo Gerra amaitu eta jendeak seriotasuna alboratu eta bizipozez beteta zegoela konturatzean. 400,000 dolarreko inbertsio eta Broadway-ko tramoilari eta dekoratzaileekin, Schrager eta Rubell-ek urte hartako apirilaren 26ean Studio 54 zabaldu zuten, historia garaikideko atal zoroenetarikoa hasiz. Esaten da irekiera gauerako 5000 gonbidapen bidali zirela eta ateak ireki zireneko momentuan, jende ugari zegoela Rubbel-en “sartzeko-bahe”-tik pasa eta ateak igarotzeko gurarekin. 

Estreinaldirako gonbidapen originalak. Iturria: Google Images


Klubak 33 hilabeteko bizitza izan zuen, motza baina ez horregatik txisparik gabekoa, bertaratzen zirenek hurrengo filosofia zutelako: “Dantzan jarraitu mundu amaieraraino”. Bestelako filosofiak ere bazituzten… Askok diote klubak lortzen zuen jende arrunt eta garaiko ikono, Drag Queen eta bestelakoen uztarketa Studio 54-n arrakastaren osagai garrantzitsua izan zela, David Geffen-ek azaldutakoarekin batera: Studio 54 kluba sorgailuen ondoren eta Hiesaren aurretik agertu zela. 


Studio 54-ko pistak 1977. urtean. Iturria: Google Images


Azkenean, bi jabeek kartzelean amaitu zuten 1,5 milioiko zerga-ihesa egiteagatik , ondorioz klubak itxi behar izan zuen. Alabaina kartzela sartu baino lehen, aurreko gauean Studio 54-n azken despedidako festa antolatu zen, Sinatraren “My Way” leitmotivtzat zuena.


Klubeko jabeak: Steve Rubbell (ezkerraldean) eta Ian Schrager (eskuinaldean). Iturria: Photofest

Klubeko jabeak: Steve Rubbell (ezkerraldean) eta Ian Schrager (eskuinaldean). Iturria: Photofest


Klubari gehiago jakin nahi duenak Mark Tyrnauer-en dokumentala ikus dezala, nire ustez, tokiaren espiritu bereziaz kontagiatzeko modurik onena delako.


Lierni Apaolaza Urdanpilleta

sábado, 24 de abril de 2021

PARADISUA EZ DA BETI IRUDIKATZEN DUGUN BEZALAKOA


Mateo Cabeza zuzendariaren azkenengo lanak aita eta seme baten istorio gogor eta hunkigarrian barneratzeko aukera ematen digu. “Paraíso” izena du bere azkenengo dokumental laburrak eta 2020ean estreinatu zen, Goya sarietara nominazio bat izanda niretzako oso gomendagarria bilakatu den produktua da. 



 "Paraíso" dokumentalaren kartela. Iturria: Mateo Cabezas-en web gunea.



Titulua irakurtzerakoan burura ez datorkigun paradisu batera bidaiatzeko aukera ematen digu zuzendariak. “Etxea” uztera behartuta, Gibraltarreko estugunea zeharkatzen dute semeak duen gaixotasunari konponbidea bilatu nahian. Azkenean, Espainako lurretan kokatzen dira aita eta semea, haien jaioterrian jaso ezin izan duten babesa bilatu nahian. Nork esango zien etxean ez zuten babesa lau pareta hori horien barnean aurkituko zutela.


20 minutu horietan min mota asko erreflexatuta ikusi ditzazkegu ia ia soilik irudien bitartez adierazita, sentimenduak dauden tokian ez baita beharrezkoa hitzik esatea. Mina: Lehenik, semea gaixotuta egoteak sortutakoa eta bigarrenik, haien herrialdea utzi behar izanarena; ez baita erreza izaten “etxetik” alde egitea babesa beste toki batean bilatzeko. Hala ere, min guzti hori maitasunarekin tartekatzen da, egoera horretan eutsi ahal izateko hain beharrezkoa duten maitasuna. 


                     Dokumentalaren irudia. Iturria: El correo de Andalucia.


Filmin plataforman eskuragarri dago eta esan nezake azken boladan ikusitako ikus-entzunezko produktuetatik barrunbeak gehien mugiarazi dizkidana izan dela. Paradisua ez da beti irudikatzen dugun bezalakoa. 



Oihane Corpion Pache.


jueves, 22 de abril de 2021

Burger King-ren irudi berria


Burger King logoaren aldaketa. Iturria: Burger King

Oraindik ez zara ohartu? Burger Kingek bere irudia aldatu du 20 urte baino gehiagoren ondoren. Iraunkortasunarekin, osagaien kalitatearekin, bezeroaren esperientziarekin eta digitalizazioarekin duen konpromisoari erantzuten dion irudia da logo berri hau. Oraingo logoa aurrekoaren oso desberdina ez bada ere, gaur egungokoagoa eta minimalistagoa dela nabaritzen da; markak bere ‘Whopper’ hanburgesa ospetsuan aurkitu du inspirazioa, laranja koloreko ogitxo txigortu biren artean "Burger King"-ren letra gorriak hanburgesa moduan aurkeztuz, eta alde batera utziz aurreko logoak zuen kurba urdina (artifizialaren irudia ematen baitzuen). Hala ere, gezurra badirudi ere, logo berri honek 1969 eta 1999 artean markak erabili zuen logoaren antza du, ia berdina dela ez esatearren.

Burger King logoaren eboluzioa. Iturria: 1000marcas.net


Burger King-ren irudi-aldaketa logotipoan ez ezik, uniforme berrietan ere oinarritu da. Uniforme horiek erosoak eta sinpleak izaten jarraitzen dute, baina, aldi berean, estilo modernoagoa dute; gainera, uniformeen koloreak ‘Whopper’ -ean inspiratuta daude. Horretaz gain, Burger Kingek publizitate-kanpainen irudia eta elikagaien bilgarriak birdiseinatu ditu ere, janaria zaporetsua edota kurruskarria bezaladeskribatzen duten adjektiboak erabiliz, eta baita Cachetejack enpresa espainiarrak sortutako ilustrazio dibertigarriak erabiliz.


Burger Kingren identitate bisual berria. Iturria: Burger King



Eukene Diaz Gardeazabal



lunes, 19 de abril de 2021

AROMATERAPIA

Aromaterapia material aromatikoen erabileran oinarritutako medikuntza alternatibo mota bat da, funtsezko olioak eta beste konposatu aromatiko batzuk barne, ongizate psikologikoa edo fisikoa hobetzeko helburuarekin. Praktikatzen duten pertsonek ziurtatzen dute medikuntza ez dela inoiz ordezkatu behar, baizik eta osagarri gisa erabili behar dela. Olio esentzialak lau eratara erabil daitezke: aplikazio topikoa, barnekoa, inhalazio bidez edo ur aromatizatuan sartuta. Metodo horien bidez, xurgapenak lortzen du olioak odol-hodietara iristea. 


Aromaterapiak eragin onuragarriena du gaitz txikietan, hala nola digestio-arazoetan, hilekoaren aurreko sindromean, gripeetan, estresarekin lotutako gaixotasunetan eta larruazaleko arazo batzuetan.Beraz, ez da gomendatzen ohiko medikuntza ordezkatzeko erabiltzea. Hala ere, patologia larria duten pertsonek sentitzen duten estres psikologikoa arintzeko erabil daiteke; izan ere, esentzia horietako batzuek prolaktina murrizteko propietateak dituzte, hau da tristura sortzen duen hormona.

Arruntenak dira;

- Suspertzaileak: limoia, pomelo-hazia, erromeroa.

- Estimulatzaileak: menda eta eukaliptoa (biek deskongestionatzaile gisa jokatzen dute arnastean). 

- Erlaxatzaileak: laranja, labanda

Beste olio batzuk, te-zuhaitzaren olioa adibidez, oso ezagunak dira beren propietate antiseptikoengatik.

Gaizka Bierge