Gaur egun ezagutzen dugun New York oraingo egoera aberats, garbi eta kosmopolitara ailegatzeko, aurretik metamoforsi ugaritik pasa izan behar izan du. Duela mende bat baino gutxiago, bizileku arriskutsua zen, porrot ekonomiko izugarriaren amildegian zegoena. Baina jendeak honen aurrean beldurtu eta ez bertaratzea erabaki beharrean, kontrakoa egin zuen. Honela bihurtu zen Nueva York XX. mendeko Parisen, bizimodu merkeak garaiko artista gazteei haien ametsak nola edo ahala materializatzea ahalbidetzen zuen heinean, hiria kulturaz eta bizitasunez betetzen hasi zelako. Arte plastikoaz, poesiaz, modaz, zinemaz… 60-70ko hamarkaden bitartean edozertaz gozatu zitekeen New Yorkeko zokoetan. Hala ere, musika zen, beharbada, aldi horretan zirrara gehien pizten zuen jarduera. Izan ere, espresuki huraz disfrutatzeko toki ugari zeuden Manhattaneko irlan: Punk eta New Wave musika gustokoak izanez gero, CBGB’s eta Max’s Kansas City zeuden, aldiz, soinu esperimentalaren zaleek Warhol-en The Factory-a zuten. Alabaina, benetako musikaren guneak aldi hartan klubak ziren eta horien arteko garrantzitsuena musika Disco-ko Studio 54 zen.
Studio 54 klubeko sarrera. Argazkilaria: Bill Bernstein
Studio 54 klubeko sarrera. Argazkilaria: Bill Bernstein
1977. urtean aspaldiko lagun, nightclub bat irekitzeko asmoz Ian Schrager eta Steve Rubell-ek CBSko plato zahar bat erosi zuten, Vietnamgo Gerra amaitu eta jendeak seriotasuna alboratu eta bizipozez beteta zegoela konturatzean. 400,000 dolarreko inbertsio eta Broadway-ko tramoilari eta dekoratzaileekin, Schrager eta Rubell-ek urte hartako apirilaren 26ean Studio 54 zabaldu zuten, historia garaikideko atal zoroenetarikoa hasiz. Esaten da irekiera gauerako 5000 gonbidapen bidali zirela eta ateak ireki zireneko momentuan, jende ugari zegoela Rubbel-en “sartzeko-bahe”-tik pasa eta ateak igarotzeko gurarekin.
Estreinaldirako gonbidapen originalak. Iturria: Google Images
Klubak 33 hilabeteko bizitza izan zuen, motza baina ez horregatik txisparik gabekoa, bertaratzen zirenek hurrengo filosofia zutelako: “Dantzan jarraitu mundu amaieraraino”. Bestelako filosofiak ere bazituzten… Askok diote klubak lortzen zuen jende arrunt eta garaiko ikono, Drag Queen eta bestelakoen uztarketa Studio 54-n arrakastaren osagai garrantzitsua izan zela, David Geffen-ek azaldutakoarekin batera: Studio 54 kluba sorgailuen ondoren eta Hiesaren aurretik agertu zela.
Studio 54-ko pistak 1977. urtean. Iturria: Google Images
Azkenean, bi jabeek kartzelean amaitu zuten 1,5 milioiko zerga-ihesa egiteagatik , ondorioz klubak itxi behar izan zuen. Alabaina kartzela sartu baino lehen, aurreko gauean Studio 54-n azken despedidako festa antolatu zen, Sinatraren “My Way” leitmotivtzat zuena.
Klubeko jabeak: Steve Rubbell (ezkerraldean) eta Ian Schrager (eskuinaldean). Iturria: Photofest
Klubeko jabeak: Steve Rubbell (ezkerraldean) eta Ian Schrager (eskuinaldean). Iturria: Photofest
Klubari gehiago jakin nahi duenak Mark Tyrnauer-en dokumentala ikus dezala, nire ustez, tokiaren espiritu bereziaz kontagiatzeko modurik onena delako.
Lierni Apaolaza Urdanpilleta