viernes, 9 de abril de 2021

ZINEMAREN ETORKIZUNA



Pandemia garai hau dela eta, HBO-k eta Disney-k film berrien estreinaldien ikuspuntua aldatu dute. Lehen, film berri guztiak zineman estreinatzen ziren baina Covid-19ak ekarri duen pandemia dela eta zinema areto guztiak itxi egin ziren. Horregatik, ekoiztetxeak eta entretenimendu konpaniak filmak estreinatzeko beste modu bat bilatu behar izan dute.

Honen konponketa haien streaming plataformen bidez aurkitu dute. Pandemian zehar Disney konpania Disney+-en Mulan estreinatzeko arriskua hartu zuten.  Arrakasta izan zela ikusita badirudi filmen etorkizuna hau izango dela. Warner eta Disney-k, biek, bai zineman bai haien plataforman (HBO Max eta Disney+) aldi berean estrainatuko dituztela fimak esan dute. 


Baina kontuz! Film hauek streaming plataformetan ikustea erabakitzen baduzu, baliteke diru gehiago ordaindu behar izana, plataformen harpidetza ez baita nahikoa izango. Badirudi hau zinemaren etorkizuna hau izango dela, gustukoa al duzu?


Uxue Pérez


miércoles, 7 de abril de 2021

MADRID FASHION WEEK 73. EDIZIOA


Madrilgo Cibeles pasarela bueltan dago pandemia egoeragatik urtarriletik apirilara atzeratu behar izan ondoren. MBFW 73. edizioa apirilaren 8tik 11ra izango da, COVID-19ren aurkako osasun-protokolo guztiak betez eta formatu hibridoan, %24ko toki-kopuru mugatuarekin. 


Pablo Erroz eta Otrura, jasangarritasunarekin lotura duten markak, estreinatuko dira aurtengo pasarelan. Parte hartuko duten disenatzaile ezagunen artean, Agatha Ruiz de la Prada, Maya Hansen edo Hannibal Laguna aurkitu ahal izango dira. Moda ekitaldia EGO saioarekin amaituko da, non sortzaile gazteek izango dira protagonistak.  


Aurtengo emanaldia, osasun egoera dela eta, segurtasun neurri zorrotzez beteta egongo da. Hala ere, hainbat bide berriak eskaintzen dituzte beren jarraitzaileei ikuskizuna ez galtzeko. Streaming bidez fashion film-ak, performance-ak edo onlinen nahieran desfileak ikusteko aukera egongo da. 



Goizeder Gavilan

ZER IKUSI, HURA IKASI


Sarritan entzun izan dugu ikusten duguna edo kontsumitzen duguna garela; baina, ikusten edo kontsumitzen dugun hori, izan nahi duguna ez bada eta izan nahi genukeen hori lortzeko erreferenterik ez badugu?


Datuak mintzo dira. 2019. urtean, lehen aldiz, Donostiako zinemaldiko antolatzaileek generoaren aldagaia aintzat harturik, txosten bat argitaratu zuten. Zifra horien arabera, zuzendaritzaren, produkzioaren, teknikoaren, gidoiaren, muntaketaren, argazkiaren eta musikaren arloetan parte-hartu zuten guztien %70 genero maskulinoarekin identifikatzen dira; %30a aldiz, genero femeninoarekin. Nolanahi ere, ikasketei dagokionez, datuak bestelakoak dira: erdiak baino gehiago emakumeak izan ohi dira. Hortaz, begi-bistakoa da desoreka; estatistikak dira sexismo horren lekuko. 

 

Esanak esan, zailtasuna ez dago emakumezko zinemagileak zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian sartzea, bertan gelditzean baizik. Ezin aipatu gabe utzi, kristalezko sabaia hori, pantaila bihurtuta. Ekin eta ekin dabiltza hamaika emakume, datuen gordintasuna nabarmenduz, aukeren parekidetasuna aldarrikatuz eta ikusgarritasuna oihukatuz. Horra hor emakume askoren lana, inertziak apurtzen, datorrena iraultzen. 

 

Kultura, ideiak sortzeko eta hedatzeko duen garrantziagatik, giltzarria da. Ikustetik ikasten bada, ikus eta berrikus dezagun argazki hori. Jarrai dezagun, bada, nola ez, sortzen eta elkar babesten.


Ikus-entzunezkoen arloko emakume sortzaileak
Iturria: vice.com, 2019

Garazi Karrera Lopetegi



Sexu eta genero dibertsitatearen aldeko politika errealak noizko?

Betidanik izan da tabu bat generoari buruz eta transexualitateari buruz hitz egitea, baina, duela gutxi trans jendeari laguntzeko legea kongresuan onartu denez, gai hau jorratzea gustatuko litzaidake la-ley-trans-entra-en-el-congreso-de-los-diputados-de-espana-tras-meses-de-polemica.




Nire ustez ere, ezinbestekoa da sexu eta genero dibertsitatearen aldeko politikak aurrera eramatea, desinformazio kanpainiek eta gorrotoaren hitzak LGBTIQ+ kolektiboko estereotipoak eta honen irudi txarra sustatzen dituelako. Aipatutako desinformazioaren emaitza da adibidez Espainian 10 pertsonetik 4k pairatu behar izan dituztela iraianak bere sexu eta genero orientazioagatik azkenengo bi urteotan. Izan ere, gizarte mugimenduak sexu eta genero aniztasunaren aldeko borrokan funtsezko jarrera badu ere, auzi hauek politikagintzan lantzea berebiziko garrantzia du. Kolektiboaren eskumenak babesten dituzten legeak beharrezkoak dira oso. 


Pertsona LGBTIQ+en eskubideak lortzeko aurrerapausoak egiten ari bagara ere, oraindik oso bide luzea egin behar da benetako bisibilizazioa eta errespetua lortzeko. 
Gezurren eta ultraeskuindarraren mezuarekin amaitzeko biderik onena kalera ateratzea da, Trans eta kolektibo guztiaren eskubideak defendatzeko eta gorrotoaren eta beldurraren mezuarekin amaitzeko, bakarrik horrela lortuko dugu gizarte hezitu eta justu bat. 

Gizarte aurreatuaren bila gaude, non pertsonek nahi duten izaera, arraza, sexualitatea eta gustuak izan ahal dituzten. Hori lortzeko sekretua ez dakigu oraindik, baina “tolerantzia” hitzaren alboan doa seguruenik.


Beñat Epelde Zurimendi

Forbes 2021 zerrenda: pandemia arren, duela urtebete baino 660 aberats okitu gehiago


Forbes aldizkariak munduko pertsona aberatsenen zerrenda argitaratu du astearte honetan


                             Iturria: Marca

Forbes errebistak Munduko Aberatsenen bere urteroko 35. lista atera berri du. Aberats kopurua inoiz baino altuagoa izan da: 2.755 pertsona; duela urtebete baino 660 gehiago. Forbes-ek eskainitako datuen arabera, aberats berri horien 493 pertsona sartu dira lehen aldiz sailakapen honetan eta 210 pertsona Txina eta Hong-Kong-ekoak dira. Zerrendako guztiek 13,1 bilioi dolarreko dirutza pilatu dute, 2020ko zerrendako 8 bilioi dolarren gainetik.

"Pandemia izan arren, errekor urtea izan zen munduko aberatsenentzat, 5 bilioi dolar gehiago aberastasunean eta aurrekaririk gabeko mila milioidunen kopurua", adierazi du Kerry A. Dolan Forbes-en estalduraren editoreak. Aldizkari estatubatuarrak azaldu du kriptodibisiek izandako goranzko joerak eta akzioen prezio izugarri garestiek bultzatu dutela munduan milmilioidun gehiago egotea.

Jeff Bezos, Amazonen sortzailea eta zuzendari exekutiboa, munduko aberatsena da laugarren urtez jarraian, 177.000 milioi dolarrekin. Elon Musk, Teslako sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia, bigarren postura igo da 151.000 milioi dolarrekin.

Emakumeei dagokionez, lehena 17. postuan agertzen da: Alice Walton. Generoen arteko aldea nabarmena da, munduko emakume aberatsenaren aurretik edo gainetik hamasei gizon baitaude. Kim Kardashian West izen berri nabarmenetako bat izan zen, ofizialki milmilioiduna bihurtu zena.


Unai Gutiérrez

 

 Beste urrats bat ofizialtasunerantz

6 hilabete atzera Euskal Selekzioa itzuli zen zelaira eta Clementeren taldeak garaipena lortu zuen Ipuruan (2-1). Oraingoan, emakumeen txanda izango da "Basque Country International Women´s Cup" txapelketan.

 

Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea

 

Euskadiko Futbol Federakundeak antolatutako txapelketa jokatu da hurrengo lau egunetan Lezaman eta Zubietan. Hasieran lauko txapelketa izango zena, triangular batean geratu da. Azkenean, Nigeriako selekzioak uko egin dio txapelketa jokatzeari Afrikako herrialdeak murrizketa handiagoak ezarri behar izan dituelako, haien artean, nazioarteko joan-etorriak debekatzea. Hortaz, Euskal Selekzioa, Argentina eta Venezuelako selekzioak izango dira parte-hartzaileak.

Zaleturik gabeko partiduak izango dira pandemia dela eta, baina, finala eta aurretiazko partiduak ikusteko aukera izango dute herritarrek, EITB-ren eskutik. Triangularra apirilaren 8an hasiko da eta finala Zubietan jokatuko da apirilaren 11n.

Jon Redondok, Euskal Jaurlaritzako kirol zuzendariak, aitortu du antzeko txapelketa bat antolatu nahi dutela gizonezko euskal selekzioarekin.

 

 Markel Garzón Goitia 07/04/2021

martes, 6 de abril de 2021

Aste Santuan lezioak hilobitik

Aurreko astean etorri zitzaidan ama gelara korrika paper batzuk eskuan zekarzkidala. Aitonak idatzitako hainbat orri aurkitu zituela eta lehenbailehen irakurri behar nituela. Hortaz, aitonaren hitzak irakurtzen ibili naiz Aste Santu honetan. Ateoa naiz, aitona bezalaxe, baina bere egunerokoa erlijio-kontuekin hasten denez, nik ere berdina egin nahi nuen. 

Hala hasten da aitonaren "egunerokoa":

"Mi vida ha estado marcada por clérigos o afines. En mi más tierna infancia el Rvdo. Don Francisco me inició en la lectura. Dos o tres años más tarde, el Rvdo. Don Matías, hizo que recordara y perfeccionara la misma. Más tarde, entre los diez y catorce años, un exalumno de los padres Marianistas y maestro, José Luis, es el que me condujo por los caminos de la gramática y las matemáticas sobre todo. Siendo adulto, fueron los Jesuitas, los que me prepararon en los cursos de los mandos intermedios. Como veis, no exajero cuando digo que mi vida ha estado marcada por clérigos".

Bi ideia oso garrantzitsu aterako nituzke lerro hauetatik. Lehena, heztea eta haztea ezberdindu beharra daudela; hainbeste apaizen artean hezi den ume bat bere sinismen propioak izatera (ateoa izatera) iritsi badaiteke, guk ere irakatsi digutena desikasi eta gure izaera berreraiki edo moldatu dezakegulako.

Beste alde batetik, aitonak behin eta berriro errepikatzen zuen esaldi bat ekarri nahiko nuke gogora: "inor ez da perfektua, eta hala uste badu, seguru perfektu izatetik oso urrun dagoela". Horregatik idatzi zuen aitonak "exajero" j-taz, eta ez g-z. Guztiok, aldizka, akatsak egiten ditugula gogorarazteko.

Jarraian, herrian lagunekin bizi izandako hainbat abentura kontatzen ditu, baina utz dezagun hori hurrengo baterako...

MAIXA UTRERA PUELLES


Iturria: Unsplash




Eguraldia eta umorea, bateragarri

 Askotan entzun dugu gure umorea eguraldiaren eta tenperaturaren araberakoa dela, baina hau, egia, edo mitoa da?

Izatez, gizakia, egonkortasun klimatiko bat bilatzeko prestatuta dago. Ondorioz, aldaketa klimatiko bortitzak gertatzen direnean, pertsonen orgnismoan desegonkortasunak sortzen ditu. Aldaketa hau, normalean, animoan atzematen da, baina kasu gutxi batzuetan ere ohikoa da depresioaren sintomak pairatzea. Honi, TAE deritzo; trastorno afectivo estacional hain zuzen, eta aldaketa klimatikoen ondorioz umorean sortzen diren aldaketei lotutako depresio mota bat da.


Adituek egiaztatu dute eguzki-izpiek momentuan hobetzen duela pertsonen animoa, eta hau TAE-a sufritzen dutenez gain beste depresio mota batzuk pairatu dituztenetan ere aztertu eta egiaztatu da.



Beroak eta eguzkiak umore ona trasmititzen digu, eta umore atseginago batean egoten zein irribarretsuago egoten laguntzen gaitu. Tenperatura beroak eta eguzki izpiek antsietate maila jasi eta pentsamendu positiboak handitzen dituela frogatu da. Aitzitik, hezetasun handiak, kotzentrazioa oztopatu eta itolarria areagotzen ditu.


Halaber, muturreko tenperaturak gure animoak larriki eragin dezakeela ere baieztatu da. Muturreko tenperaturak estresa handtu eta egoera bortit zein gatazkatsuak areagotea eragin dezake.Gizakiarentzat, beraz, tenperatura maila egokiena epela da.


Ondorioz, esan dezaket, eguzkitan denbora pasatzeak ongiatean eragiten duela. Eguzkia beraz, antidepresibo natural bat da gizakiaren D Bitaminan eta Serotoninan duen eraginaren ondorioz.


Leire Perlines Apalategi

Sare sozialez hausnartzen

2021. urtean sare sozialek berebiziko garrantzia hartu dute. Urteak aurrera egin ahala, geroz eta gehiago murgiltzen gara sarean. Zehazki, bataz beste 6 ordu eta 57 minutu igarotzen ditugu interneten egunero, eta sare sozialetan 2 ordu eta 25 minutu. Horrek, baina, baditu alde onak zein txarrak. Esaterako, norbanakoen arteko komunikazioan aurrera pauso handia izan da. Kontrara, erosotasun faltsu bat eman ohi dute, eta gaur egun horiek gabe bizitzea ezinezkoa dela iruditzen zaigu. 


Sare sozial ezagunak
Horretaz gain, sareak sortzen duen errealitatea eta bizi duguna guztiz bat ez datozela esan dezakegu. Hau da, sare sozialetako ika-mikak ez dute beti eragin berbera izaten gizartean. Izan ere, gizarteko sektore guztiek ez dituzte eremu (Instagram, facebook…) berdinak partekatzen. 






Beraz, antzeko erremintak, izan interneta edo sare sozialak, eraginkortasunez erabiltzea premia handiko erronka da. Horregatik, gure alea jartzeko unea da.



Aitor Gurruchaga

RAKETISTAK: OSPETSU EZEZAGUNAK

 


Emakume raketistak lehenengo emakume kirolari profesionalak izan ziren, 1917tik 1980ra jokatu zutenak. Garai hartan ez zen emakume hauez hitz egiten, ez baitzegoen ondo ikusita. Horregatik, gaur egunera arte oso gutxi landu den gai ezezagun bat izan da.

 

XX. mende hasieran pilota modalitate ezberdinek indar handia izan zuten Euskal Herrian zein beste leku askotan, Madrilen eta Bartzelonan, kasu. Hau horrela izanik, hainbat enpresarik emakumeak ere pilotara bultzatzea aukera ona izan zitekeela pentsatu, eta hala egin zuten.


Hasieran Euskal Herriko frontoietan jokatzen ahalegindu ziren, baina jendeak ez zituen begi onez ikusi eta Madrilen, Bartzelonan, Balentzian, Sevillan eta Kordoban jokatu zuten, besteak beste. Kirolari hauek 14-15 urterekin hasten ziren jokatzen eta egunero gutxienez partidu bat jokatzen zuten.

 

Raketista onenek diru asko irabazten zuten, kasu batzuetan lehenengo mailako gizonezko futbolariek baino gehiago. Beraiek izan ziren segurantza sozialean kotizatu zuten lehenengo kirolariak, neskak eta mutilak kontuan hartuta.

 

Frankismo garaian kirol hau debekatzen saiatu ziren, baina raketisten bueltan diru asko mugitzen zen; hortaz, ordura arte jokatzen zuten kirolariek bere horretan jarraitu zuten baina ez zituzten lizentzia gehiago banatu. Urte batzuen ondoren lizentzi berriak egiteko aukera eman bazuten ere, jada berandu zen hasita zegoen kirol honen gainbehera gelditzeko.


Irati Irazusta Jauregi



lunes, 5 de abril de 2021

Parisen duela 6 urte gertatutako atentatuak zinemara salto egingo dute


2015ean hainbat atentatu yihadista izan ziren munduan zehar. Horien artean, Parisko Bataclan aretokoa, 130 hildako utzi zituena. Ramón Gonzalezek idatzitako “Paz, amor y death mental” liburua oinarri hartuta, Isaki Lacuesta zuzendariak “Un año, una noche” izeneko filma grabatu berri du. Bertan, atentatu horien biktima izan ziren baina bizirik ateratzea lortu zuen bikote baten istorioa kontatzen da. Gainera, bizipen horrek handik ateratzean bere bizitza nola aldatu zuen azaltzen du. 


Aktoreen artean, Quim Gutierrez, Natalia de Molina, Nahuel Pérez edo Noémi Merlant dauzkagu. Bestalde, filmaren errebelazioa, aktore bezala debutatuko duen C Tangana abeslariarena da.


"Un año, una noche" filmaren grabazioa


Filmaketa otsailean Bartzelonan hasi zen eta Paris eta Normandiako herrietan jarraitu zuen. Eta martxoan filmaren grabaketa amaitutzat eman zen. Hala ere, 2021. urtearen amaierara arte ez dugu zinema-aretoetan ikusteko aukerarik izango.


Inés Martinez Perez


sábado, 3 de abril de 2021

Liburua irakurri edo pelikula ikusi?

Iturria: centrourbano

Munduan 7 mila milioi pertsona baino gehiago gaudela kontuan hartuz, mota guztietako iritziak eta gustuak daude. Iritzi ezberdinak izateak eztabaidak sortzen ditu eta urteak pasa ahala beti iraun duen eztabaida klasikoenetariko bat liburua vs pelikula izan da. Zeinek ez du inoiz entzun “liburua irakurtzeak gehiago merezi du” esaldia? Edo “pelikulan xehetasunak hobeto irudikatu ditzakezu”? Gustu ezberdinak ditugunez, esaldi hauetarako erantzuna ez da bakarra.


Nik pelikula ikustea eta liburua irakurtzea gomendatzen dut, baina orden bat jarraituz. Lehenengo pelikula ikusiko nuke, horrela pertsonaiak fisikoki ikusi ditzakezu eta haien ezaugarriak eta nortasuna nolakoak diren aztertu. Pelikula amaitutakoan, istorioa asko gustatu bazaizu eta gehiago jakitea gustatuko balitzaizu, liburua irakurtzen hasi. Horrela, pelikulako ekintzak xehetasun gehiagorekin irakurri ahalko dituzu eta gehiago gozatuko duzu. 


Liburua irakurtzen hasten bazara pertsonaien itxura nolakoa den imajinatzen duzu. Baina horrek desabantaila bat du. Batzuei liburua irakurri eta gero pelikula ikusterakoan agertzen diren pertsonaien itxura ez zaie erabat gustatzen, irakurtzen zeuden bitartean beraien buruan haien itxura beste modu batera irudikatu dutelako. Beraz, erabakirik onena pelikula ikustea eta gero liburua irakurtzea dela pentsatzen dut. 


Ainara Irurieta





"Time" dokumentalaren kritika

2021eko Oscarren dokumental onenaren sarirako izendatua izan da eta jada postua eskuratzeko faboritoa bihurtu da.





Sinopsia: Fox Rich borrokalaria, ekintzailea eta sei haurren ama da, eta azken bi hamarkadetan bere senarra kartzeletik askatzeko kanpaina egin du.

Kritika: Asko gustatu zait filma, jendeak esaten duen bezain ona da eta testuinguru honetan oso garrantzitsua da publikoak benetazko istorioak eta borrokak jakitea.

Ikuspuntu tekniko batetik nahiko harrigarria da dokumental bat izateko.

Kamera-mugimenduek (esanahiz eta emozioz beteak bezain sotilak), plano bakoitzaren posizioak eta edizio bikainak, protagonista indartsu eta irmoak bizi duen egoerarekin bat datozen metafora bisualak sortzeko balio dute.

Denbora, lanaren izenburuak ondo adierazten duen bezala, oso presente dago isilune luzeetan, etxeko bideoetan eta espazioa kokatzen duten planoetan (horien osaera ere paregabea baita). Horrek batzuetan denbora motelegi igarotzen dela sentiarazten du, baina nire ustez hori dela bere helburua.

AEBko sistema penalaren aurkako salaketa argia da erretratatutako istorioa. Sistema horrek daukan arrazakeria eta klasismoari salaketa, eta, bereziki, nola eragiten dion familia bati batuta egon arren osorik ez egoteak. Kaltetuek beren egoera argitara ateratzeko eta konpontzeko borroka egiteko egiten duten ahalegina mirespenez eta errespetuz betetzen da.

Horregatik guztiagatik, beste dokumentalak ikusi ez ditudan arren, 2021eko Oscarretan saria irabazteko aukera asko dituen obra da.



Nota: 9/10



Amazon Prime Videon aurkitu daiteke dokumentala, hango originala baita.


Julia Rodriguez Amunarriz